Su motelean

Euskadin ere bada ron edo vodkarik

Iraitz Vázquez

San Sebastián

Martes, 10 de octubre 2023, 15:40

Txakolina, sagardoa, garagardoa, patxarana... Euskadin baditugu gure kultura eta izaera ederki azaldu eta erakusten dituzten edariak. Gure herri eta hiriburuetara ailegatzen diren turista eta adituek horiek dastatzeko gogoz bidaiatzen baitute. Euskal esentziaren bila. Baina gure gastronomiako produktu tipikoez harago Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ere badira gauza desberdinak eta arriskatuak egitera animatzen direnak. Emaitza paregabearekin gainera.

Publicidad

Aurten Eusko Jaurlaritzak Japoniarekin hitzarmena sinatu duela baliatuz, HAZIk Kursaalean daukan erakusmahaian Euskadiko eta Japoniako destilatuen dastaketak antolatu ditu. «Hemen baditugu bost-sei upategi horrelako produktuak egiten dituztenak, ez dira oso ezagunak eta ikusarazi nahi ditugu», dio Josu Garaialdek, arlo sektorialeko zuzendariak.

Esaterako, Euskadin rona, whiskia eta vodka produzitzen dela jakinarazi nahi izan dute. Hemen ere halakoak egiteko gai garela lau haizeetara azaltzeko. Horretarako Destilerías Acha, Baraño Likoreak edo Ama Brewryk produzitzen dituzten destilatuak, likorea eta fermentatuak, Japoniako hainbat edarirekin konparazio jokoan jartzen dituzte. Beraz, oraindik Kursaaletik paseotxo bat emateko aukera duenak, minutu batzuk har ditzala beheko solairuan Japonian eta gure herrialdean produzitzen diren produktu paregabeak dastatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad