Su motelean

Munduari begirada bat

Iraitz Vázquez

San Sebastián

Miércoles, 8 de octubre 2025, 07:20

Goizero Kursaaleko ateak irekitzen direnean eta arratsaldeko azken orduan ixten diren arte, kongresua mundu zabaleko gastronomiaren erakusleiho bihurtzen da. Gaurko eguna esentzia horren eredu paregabea da. Eguerdian Felipe Bronze brasildar sukaldari 'celebrity'-ak glamour ukitua eman zion auditoriumari. Bere Rio de Janeiroko Oro jatetxearen hamabost urteak nolakoak izan diren hausnartu eta datozenez ere gogoeta egin zuen tentuz entzun zion publikoaren aurrean. Mitsuharu 'Micha' Tsumura perutarrak hartu zioen erreleboa. Maido munduko 50 jatetxe onenen artean kokatzea lortu du baina Donostiako bozgorailua Amazoniaz eta bizi duen egoeraz hitz egiteko baliatu zuen.

Publicidad

Baina badira hamaika Gastronomika auditoriumetik kanpo. Ardoek hainbat lurralde ezagutu eta dastatzeko aukera ematen dute. Bost jardunaldi antolatu dira aurtengoan 'Wine sessions'-etan. Nafarroa, Galizia, Tenerife eta Arabar Errioxakoak izan dira protagonista. Inguruan ditugun lurrak eta produktuak ezagutzeko aukera paregabea.

Nahiz eta errusiar izena izan, entsaladilla prestatzeko Espainia mailan badaude aukera ugari. Kantabria, Burgos, Malaga edo Madrilgoak dastatzeko aukera izan zen atzoko lehiaketan. Argi geratu da sukaldari bakoitzak bere ukitua ematen diola eta horrek egiten duela plater hau interesgarri. Perutik, Galiziara eta Brasilera buelta, Nafarroako ardo on batekin bukatzeko eguna izan zen atzokoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad