Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Next Generation

Europar funtsak erakartzeko ahaleginak koordinatuko dituzte EHUk eta Kutxabankek

Bi erakundeen hitzarmenaren bitartez baliabide publikoak mugiaraztea eta ekonomia berreskuratzea bilatuko dute

Sábado, 3 de septiembre 2022, 11:50

Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak eta Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabankeko zuzendari nagusiak Europako Batasunak eratu berri dituen 'Next Generation' funtsen laguntzak lortzeko eta ekonomia suspertzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Publicidad

Bi erakundeek nabarmendu dutenez, Covid-19aren pandemiak eragindako osasun krisiak «kostu izugarria» izan du giza bizitzetan, eta ekonomia ere kolpatu du, «suntsipenezko ondorioak» eraginda. Egoera hori ikusita, Europar Batasunak 'Next Generation' funtsak eratu ditu, baliabide publikoak mugiarazteko, ekonomia berreskuratzeko.

Akordioa sinatuta, Kutxabankek eta EHUk konpromisoa hartu dute laguntza horien onuradun izan daitezkeen proiektuak babesteko ahaleginak koordinatzeko. Horrela, unibertsitate publikoak, Ikerketa Emaitzak Transferitzeko Bulegoaren bitartez, proiektu horiek bultzatzeko behar den jakintza emango du, kasuan kasu adostuko diren baldintzetan.

Kutxabankek, aldiz, enpresa bulegoetan aholkularitza espezializatua emateaz gain, finantzaketa osagarriko lau ildo espezifiko eta 'Kutxabank Next' plataforma jarriko ditu enpresa interesdunen eskura. Plataforma horrek gako guztiak biltzen ditu konpainia bakoitzaren profilarekin bat datozen eta onuradun izan daitezkeen Europako laguntzei buruz informatzeko eta bilatzeko.

Eva Ferreiraren hitzetan, «Euskal Herriko Unibertsitatea eta Kutxabank aspalditik dira egiazko aliatuak, eta akordio honek lankidetza horretan sakontzen du, datozen urteetarako funtsezko estrategia baten barruan: koordinatu, izaera desberdineko proiektuak, unibertsitatetik edo euskal gizartetik argitutakoak, baldintza onetan komunitate funtsetara sar daitezen».

Publicidad

Bestalde, Eduardo Ruiz de Gordejuelaren iritziz, lankidetza berria «beste urrats bat da berreskurapenerako, Europako laguntzak deitu zirenetik Kutxabankek egiten duen lanean, hau da, bere talde espezializatuak enpresa sarearen esku jarri ditu, deialdi berrien jarraipen zorrotza egiteko, behar izanez gero, horiek osatzeko finantzaketa programa propioekin, eta 'Next Generation' funtsen aurrerakin, kofinantzaketa edo abalerako behar guztiei erantzun ahal izateko».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad