Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Negu honetan Gernikako Jai Alai frontoian ikusiko ditugu egungo puntistarik onenak.

Jai Alai Winter Series eliteko zesta punta txapelketa, larunbatean

Bederatzi jardunaldiko lehiaketa izango da eta astelehen gauez eskainiko da, hasierakoa eta finala izan ezik

DV

Jueves, 27 de enero 2022, 17:25

Jai Alai Winter Series eliteko zesta punta txapelketa Gernikako Jai Alai frontoian jokatuko da eta bederatzi jardunaldiko lehiaketa izango da. stelehen gauez eskainiko dira partidak, hasierakoa (urtarrilak 29, larunbata, 22:00etan zuzenean) eta finala (martxoak 20, igandea, 12:00etan zuzenean) izan ezik

Publicidad

Larunbat honetan, urtarrilak 29, lehen jardunaldia jokatuko da Gernikako Jai Alai frontoian. 22:00etatik aurrera txapelketa aurkeztu eta lehen partida jokatuko da: Barandika-Lekerika vs Erkiaga-Zabala. Hasierako jardunaldiaren ostean, astelehen gauetan izango dugu astero zesta puntarekin hitzordua. Kasu honetan, urtarrilaren 31n bertan izango da bigarren partida, Arbe-Lopez eta Beaskoetxea-Aldazabal artekoa. 22:30etik aurrera izango dugu ikusgai eta emanaldiaren aurretik hamar bat minutuko pieza eskainiko da, txapelketa nola sortu zen eta lehen jardunaldiak eman zuena errepasatzeko.

AEBetako zesta puntaren azken gotorlekua izan den Miamiko Daniako frontoia ixteak euskal puntisten ametsak apurtu ditu. «Miamin apurtutako ametsa eta utzitako arrasto garrantzitsua, denon artean Euskal Herrian berreskuratzen saiatuko gara», azaldu dute antolatzaileek. Bertan, EITBk Euskal Herrian sortzen diren aukeren bultzatzaile eta aliatu izan nahi duela azaldu zien ziklo bat atzean utzi eta bere bidea AEBn egin duten kirolari horiei.

Xabier Euzkitzek eta Olatz Foruriak gidatutako dute emanaldia, eta Antxon eta Rikardo Alberdik ere kontakizunean hartuko dute parte. Saio guztiak ETB1en, ETB Basquen eta eitb.eus-en emitituko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad