Xabier Zaldua, aizkoran
Herri Kirolak

Xabier Zaldua: «Azkenaldian aizkoran baino gustorago nabil segan»

AIZKOLARIA ·

Julen Gabirondo urnietarrak eta Xabier Zaldua zumarragarrak bihar azken urteetako apusturik ikusgarriena jokatuko dute Leitzako Martin Borda baserriko belardian, 17.30etan hasita. Bi orduko lana izango dute aizkoran eta segan. Jokoan 12.000 euro

Iñigo Goñi

Donostia

Viernes, 25 de junio 2021, 07:21

Azken urteetan kirolaririk bada apustuak egin dituena, hori Xabier Zaldua da. Euskal pentatloia berreskuratu denetik berak irabazi ditu hiru txapelak eta desafio konbinatuetan espezialista da. 43 urte ditu eta nahiz eta aizkolaria izan, dena egiten du ongi.

Publicidad

– Nola iristen da Xabier Zaldua apustu handi honetara?

– Gustora ibili naiz, baina bukaera honetan luze egiten da. Belardiak begiratu, hara eta hona, luze egiten da, nahiz eta etxean belar asko moztu eta asko entrenatu dugun. Lehenengo korte denak etxean moztu ditugu.

– Aizkolaria izaki, nola moldatzen zara segan?

– Dezente gehiago jardun gara segan, beldurra genuen udazkenean itxi genuenez apustua agian martxora arte segan gutxi ariko ginela, horrek suposatzen duenarekin, baina eguraldi txarrarekin eta onarekin aritu gara, nahiz eta belar txarra izan. Astean bi-hiru entrenamentu astero astero egin ditugu, nahiz eta negua izan. Hasieran agujeta latzak izan nituen ipurdi aldean, gerritan... baina amaiera aldera oso gustora nabil. Bi hilabete daramazkigu ongi. Aizkoran baino gustorago nabil segan. Bixente Mitxelena eta Juan Mari Agirrezabala ditut lagun-tzaile.

– Aizkoratik segara egin beharreko aldaketa nola daramazu?

– Hasieran zail egiten zi-tzaidan, baina orain nahiko erraz eramaten dut. Segak pultsazio gutxiago eskatzen dizkit aizkorak baino eta erlajatuxeago joaten naiz. Hori bai, gero kolpe handiak jotzen badituzu igotzen dira pultsazioak, baina ez aizkoran bezain beste.

– Bi orduko lana ez da broma.

– Apustu hau bi aldiz bakarrik jokatu da eta pentsa ze bi kirolarik, Erasun eta Olasagastik. Beraiei gogorra egin bazitzaien pentsa guri. Bi apustu dira batean.

«Astero astero bi-hiru entrenamendu egin ditugu segan, nahiz eta negua izan. Hasieran agujeta latzekin, baina gero gustora aritu naiz»

– Eguraldiak zer esana izan dezake.

Publicidad

– Bai noski. 29 gradu espero dira eta gu entrenatzen aritu gara apirila eta maiatza hotz batean. Bero egiten badu nabarituko dugu aldea, sentsazioak desberdinak izan daitezke.

– Zure lau enborrak nolakoak izango dira?

– Normalak. Jendea egur gogorrak eramatea komeni zaidala esaten ari da, baina lana gogortzea ez zaio inori komeni.

– Julen Gabirondok erakutsi du kirolari oso konpletoa dela.

– Pentatloia egin aurretik jendeak ez zuen uste hainbeste egiten zuenik aizkoran, baina nik banekien egingo zuela. Mutil gogorra da. Txapelketetan azken ordu laurdena latza egiten du. Pentatloian horrelako aurkaririk ez dut eduki eta lan oso ona egingo du. Jendeak dio aizkoran denbora asko aterako diodala, baina hori ez da horrela. Ni ez naiz Olasagasti, bigarren mailakoa naiz eta bera ere bigarren mailakoa izan daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad