Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
HERRI KIROLAK

Merkader eta Lizartza aurrez aurre izango dira bihar Xoxokako desafioan

Iñigo Goñi

Donostia.

Lunes, 11 de octubre 2021, 07:42

Ikusteko desafioa dute aurretik apustu zaleek bihar Xoxokan. Iñigo Merkader segalari eta arraunlari hernaniarrak eta Mikel Lizartza segalari tolosarrak indarrak neurtuko dituzte apustu ikusgarri batean. Urnietako Xoxoka auzoan elkartuko dira bi kirolariak, 11:30etatik aurrera eta bakoitzak, 3.000 euro jarri ditu jokoan. Biak ala biak, segalariak izanik, segan amaituko dute apustua, baina aurretik korrika egin beharko dute. Sei kilometro osatu beharko dituzte eta geratzen zaien denbora, ordu eta erdi osatu arte, segan egingo dute. Irabazlea izango da, belar kilo gehien mozten duena. Apustua iraileko lehenengo asteburuan sortu zen, Azpeitiko Mendizabal erretegian afaltzen ari zirela, bakoi-tza euren koadrilarekin, sega sail txapelketa amaitu eta gero. Irailaren 9rako jarri zuten hi-tzordua Mendizabalen eta egun horretan itxi zuten apustua.

Publicidad

Gipuzkoako sega sail txapelketan bata bestearengandik oso gertu amaitu zuten eta indarrak nahiko parean daude. Lizartza arinagoa da eta korrika abantaila izan dezake. Bestetik, Iñigo Merkaderrek arraun denboraldia osatu du Donostiarra taldean eta orain bi urte baino segalari helduagoa da. Indar handiko segalaria da hernaniarra. Korrika sei kilometroak 25-28 minutu inguruan amaituko dituzte eta beraz ordu bete baino zerbait gehiago izango dute belarra mozteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad