Lide Erbina errugbi jokalaria, azken gonbidatua
Orotara sei elkarrizketatu izan dira, denak sarean ikusgai
I. M.
Sábado, 6 de diciembre 2025, 14:12
Lide Erbina errugbi jokalaria izango da Basque Team Fundazioak bere kirolarien inguruko istorioen zabalkunderako egindako 'Matx podcasta'-ren azken gonbidatua. Saioaren helburuei dagokionez, erantzun bateratua eman nahi izan dute Matx-eko eta Basque Teameko arduradunek: «Eragile txikiek egiten duten lana aitortu nahi dugu, eta kirol minoritarioei ikusgarritasuna ematea da gure nahia. Kirol masiboez haragoko erreferenteak sortzea, alegia. Azkenik, sareetan entretenimendua eskaintzen duten euskarazko kirol edukien beharra identifikatu genuenez, indarrak batzeko aukera paregabea zela ikusi genuen».
Publicidad
«Oso gustura aritu gara kirolariekin. Asko ireki zaizkigu eta euren alde intimoa, saltseroa eta gertukoa erakutsi nahi dugu», dio saioko aurkezle Aratz Losadak. «Serio jarri gara, gai sakonak ere landu ditugu, eta, noski, gure izaera ganberroari eutsiz, momentu batzuetan, jolasean edo estutasunen batean ere jarri ditugu gonbidatuak» gaineratu du. Abuztuan eta abenduan izan ezik, gainontzeko hilabete guztietan saio berri bat ikusteko aukera izan dute sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek
Goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko jaio zen eta bidean izan dira Mikel Linacisoro eskalatzailea, Eukene Larrarte txirrindularia, Keoni Lasa surflaria, Klara Olazabal piraguista, Iñigo Llopis igerilaria eta aipatutako Erbina. Kapitulu guztiak www.matx.eus sare sozialean ikusgai dira. Era berean, Basque Teamen plataforma digitalek, Matx-enek eta Tokikom taldeko hainbat komunikabidek ere eskaini dituzte saioak euren webguneetan, telebistetan eta irratietan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión