Julen Gabirondo lanean. J. M. López
Herri Kirolak

Julen Gabirondo da faborito Euskal Herriko sega txapelketan

Muruetan jokatuko da bihar 11:30etatik aurrera, eta urnietarrarekin batera Zaldua, Otegi, Lizartza eta Mariñelarena ariko dira

Iñigo Goñi

Donostia

Sábado, 28 de agosto 2021, 02:00

Pasa den urtean Euskal Herriko sega txapelketarik ez zen jokatu, baina aurten bueltan dira segalari onenak txapelketa nagusian. Julen Gabirondo, Xabier Zaldua, Jon Otegi, Mikel Lizartza eta David Mariñelarena neurtuko dira bihar, 11:30etatik aurrera, Muruetan ordubeteko lanean.

Publicidad

Bizkaian aspaldian ez zen jokatzen Euskal Herriko txapelketa, azkena 2007an Otxandion, eta aukeratutako belardia Kamiñoko jatetxearen atzealdeko zelaia izango da. Sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da.

DATUAK

  • Partaideak: Julen Gabirondo, Jon Otegi, David Mariñelarena, Xabier Zaldua eta Mikel Lizar-tza.

  • Belardia: Kamiñoko jatetxearen atzealdeko belardia Muruetan (Bizkaian).

  • Lana. Ordu bete belarra mozten, 11.30etatik aurrera.

  • Palmaresa: Mitxelena da txapela gehien dituena (5).

Nahiz eta azken bi urtetako lehenengo Euskal Herriko txapelketa izan Julen Gabirondo urnietarra izango da faboritoa. Uztailean Gipuzkoako txapeldun irten zen Jon Otegi eta Mikel Lizartzaren aurka. Nahiko erraz gailendu zen eta orain beste bi aurkari gehiago izango ditu: Xabier Zaldua eta David Mariñelarena.

Zalduaren aurka ere aritu zen segan, ekaineko apustuan. Zumarragarra aizkoran aritu da batez ere azken urteetan, baina aurten segan ere animatu da. Bere maila nolakoa izango den ikusteko dago. David Mariñelarena leitzarra txapelketa batzuk jokatutakoa da.

Aurkari nagusia Jon Otegi oiartzuar gaztea izan daiteke. Goruntz datorren segalaria da eta edozein momentuan eman dezake ezustekoa.

Laugarren txapelaren bila

Txapela orain bi urte Iban Pardo zestoarrak jantzi zuen, baina aurten ez da partaideen artean egongo lesio baten ondorioz. 2018an Gabirondok lortu zuen txapela eta orain bi urteko arantza atera nahiko du. Irabazteko hautagai nagusia zen, baina sailik gabe geratu zen eta azken minutuetan ezin izan zuen belarrik moztu. Aurten ez da espero horrelako arazorik.

Publicidad

Urnietako segalariak Euskal Herriko hiru txapela ditu eta irabaziz gero laugarrena izango litzateke. 2015an estreinatu zen txapelketa nagusian eta ondoren 2017 eta 2018an irabazi zuen.

Gainera lau txapel dituen segalari bakarra bere osaba Joxe Gabirondo da eta berarekin berdinduko luke palmaresean. Bost txapelekin Euskal Herriko txapela gehien lortu dituen segalaria Bixente Mitxelena oiartzuarra da. Hiru txapel dituzte Julen Gabirondok, 'Urki'k, Igor Esnaolak eta Jon Lapazaranek. Lapazaran izan zen azken txapeldun bizkaitarra, eta nahiz eta txapela aurten Bizkaian jokatu ez da segalari bizkaitarrik egongo Muruetan.

Gipuzkoako hiru txapela ere baditu lan luzean, azkartasunean Gipuzkoako hiru txapela irabazitakoa da eta Euskal Herriko bat. Azkenaldia aizkoran ere ari da Gabirondo eta Euskal Herriko hirugarren mailako finalera sailkatu da eta Gipuzkoako bigarren mailakoan laugarren postuan amaitu zuen Astigarragan. Egun horretan bertan Xabier Zaldua izan zen hirugarrena, bien artean lehia politak ikusi dira aizkoran, pentatloian, apustu konbinatuan eta orain segan ikusi behar da nola moldatzen den Zaldua.

Publicidad

Giro onak belardian eragina

Belardiaren egoera nolakoa den ere ikusi behar da. Azken astean eguraldia lagun izan da eta horrek belarra zerbait arinduko zuen. Horrek ez ditu segalarien lanak errazten, alderantziz gogorragoa izan daiteke behe-behetik moztea. Biharko ere giro ona espero da eta bero askorik espero ez arren ordu beteko lana eguzkitan ez da xamurra izango. Azken minutuetan segalariek asko sufritzen dute eta taldearen lana belarra biltzen garrantzitsua izango da. Segalariak hasi eta hamar minutura hasten dira biltzen eta ordu bete osatzen dute hauek ere, beraz hamar minutu beranduago amaitzen dute. Kilo gehien biltzen duenak irabaziko du.

u

u

u

u

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad