Julen Gabirondo, sega usoz
Herri Kirolak

Julen Gabirondo: «Galduz gero kolpea oso gogorra izango litzateke»

sEGALARIA ·

Julen Gabirondo urnietarrak eta Xabier Zaldua zumarragarrak bihar azken urteetako apusturik ikusgarriena jokatuko dute Leitzako Martin Borda baserriko belardian, 17.30etan hasita. Bi orduko lana izango dute aizkoran eta segan. Jokoan 12.000 euro.

Iñigo Goñi

Donostia

Viernes, 25 de junio 2021, 07:20

Julen Gabirondo Euskal Herriko sega txapelduna izan da hiru aldiz eta 32 urterekin, bere lehen apustua jokatuko du bihar Leitzan. Urnietarra Xabier Zalduaren aurkako desafio konbinatuan murgildu zen, eta hogei kanaerdiko ebaki ondoren bi orduko saioa osatu arte ari beharko dute segan.

Publicidad

– Entrenamenduak egin dituzu. Nola aurkitzen zara desafio gogor honen aurrean?

– Ongi nago, aitzakiarik gabe. Gogoak ditut apustua gainetik kentzeko. Zor-tzi hilabete daramatzagu esnatu eta buruan dugula erronka, horrek dakarren nekearekin. Ea dena ongi irteten den.

– Hain gogorra egin al da prestakuntza?

– Luze ez da egin, nik beste sei hilabete beharko nituzke aizkoran. Marjina daukat aizkoran hobetzeko. Gogorra egin da pandemiaren eraginez. Orain zortzi hilabete itxi genuen apustua eta uste genuen gauzak bere onera itzuliko zirela, baina denbora aurrera joan ahala egoerak ez zuela hobetzen ikusi genuen. Komeriak horrekin.

– Segalaria izanda, aizkoran egin dituzue saio gehienak?

– Hori da. Apustua itxi bezain pronto, buru-belarri aizkoran hasi ginen. Segan apirilaren bigarren astean hasi ginen lanean, astean pare bat saio egiten. Beste denbora dena aizkoran aritu naiz.

– Nor izan duzu laguntzaile aizkoran?

– Pello Telletxea eta Jose Luis 'Asabal' baserrikoa. Bi nafar, gipuzkoar bati erakusten.

– Gustora eramandako prestakuntzarekin aizkoran?

– Beti hobetzeko esperan-tzarekin, baina behin iristen zara puntu batera hobetzea ez dela erraza. Pasa den urtean pentatloirako egin nituen sei hilabete aizkoran eta maila hartu nuen. Hortik aurrera hobetzea zaila da.

Publicidad

– 16 kanaerdiko jarriko dituzu plazan eta Zalduak, lau. Zer egur motarekin aritu zara lanean?

– Denetarik. Egia da, behin eta berriz egur normalak eramango dituela esan duela, baina badaezpada ere denetarik moztu dugu. Niri aizkoran ahalik eta denbora gutxien aritzea komeni zait.

– Bi orduko lan hau, lan oso serioa da.

– Behin aizkoran aritu ondoren segan hasterako nahiko jota geratzen naiz eta segan nere martxa hartu behar dut. Aizkorak pasara ematen du.

Publicidad

– Leitzako belardiarekin gustora?

– Oso polita da, ikusteko ona eta belarra 30-40 zentimetrotakoa da, baina gero segan karga handia har-tzen duena da, ugaria da nahiz eta mozteko xamurra izan.

– Xabier Zaldua aurkari gogorra da.

– Segan asko egiten duela entzuten da. Ea zer moduz moldatzen garen. Galduz gero kolpe oso gogorra izango litzateke horrenbeste entrenatu eta gero.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad