Borrar
Iñigo Eizagirre, Jokin Eizmendi eta Jon Unanue 'Goenatxo III'.a sari banaketan Asteasuko plazan. NÚÑEZ
Herri kirolak

Jokin Eizmendik laugarren txapela jantzi du

6.900 kilorekin irabazi du Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa, 'Eiza' eta 'Goenatxo III'.aren aurretik

Igandea, 19 abendua 2021, 09:23

Comenta

Jokin Eizmendik pronostiko guztiak bete zituen atzo Asteasuko plazan eta Euskal Herriko Harri Handien txapeldun bihurtu zen laugarren aldiz. 2014 urtean, 2015 urtean eta 2018 urtean lortutako txapelei, 221ekoa erantsi die harrijasotzaile zarauztarrak.

Eizmendik lorturiko marka 6.900 kilokoa izan zen eta bigarren sailkatuari 1.600 kilotik gora atera zizkion. Iñigo Eizagirre 'Eiza' izan zen bigarrena eta Jon Unanue 'Goenatxo III.ak amaitu zuen hirugarren postuan. Eizak 5.245 kilo altxa zituen guztira eta Goenatxo berriz 5.075 kilotan geratu zen. Aimar Galarragak ez zuen parte hartu eta horrek eragina izan zuen atsedenetan soilik hiru harrijasotzaileekin.

Harrijasotzaileek hiru minutuko txandetan lau harri erabili behar zituzten: 200 kiloko errektangularra, 175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Eizmendi izan zen lau harriekin kilo gehien altxatu zituenak.

  • 1 Jokin Eizmendi 6.900 kilo

  • 2 Iñigo Eizagirre 'Eiza' 5.245 kilo

  • 3 Jon Unanue 'Goenatxo III' 5.075 kilo

Pasa den urteko markatik 600 kilora geratu zen Eizmendi, baina 2018an txapela irabazi zuenean 7.125 kilo lortu zituen. 7.000 kilo inguruan ibiltzen da garailea eta oraingoan bere altxaldi ohikoak errepikatu zituen. Lau harriei 44 altxaldi eman zizkion zarauztarrak. Eizak sasoi onean dagoela erakutsi zuen eta Goenatxo bere mailan aritu zen.

16ko, 200 kiloko, errektangularrarekin hasi ziren harrijasotzaileak lanean eta harri horrekin lehendabiziko abantailak lortu zituen. Bigarren posturako lehia ezin estuagoa zen Eiza eta Goenatxoren artean. Ondoren 175 kiloko zilindroarekin aritu ziren eta txapela erabakia utzi zuen. Aldea handiegia zen Eizmendi eta bere bi aurkarien artean. 150 kiloko kuboarekin bigarren postua ez zen erabaki eta 125 kiloko bolarekin Eizak eutsi egin zion bigarren postuari.

Gaur harri txikien txapelketa

Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketak gaur hartuko dio lekukoa Harri Handien Txapelketari. Hemen beste lau harrijasotzaile ariko dira lehian eta faboritoa Mikel Lopetegi 'Urra' izango da. Eguerdiko 12:00etan hasiko da Merkatu plazan eta hauek dira partehartzaileak: Mikel Lopetegi 'Urra', Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV', Xabat Olaizola eta Iraitz Arruti. Lauak dira gipuzkoarrak eta Izetatarren eskolakoa. Aurten ez dira ariko Aimar Irigoien, Beñat Telleria edota Inhar Urruzuno harrijasotzaileak. Azken urteetan Urrak lortu ditu garaipen nagusiak eta zer nolako sasoain dagoen ikusiko dute zaleek. Azken bi txapelak jantzi ditu eta irigoienen erregetza apurtu du. Gainera marka ikusgarriak lortu ditu eta lan horiek errepikatu nahiko ditu inoiz baino beranduago datorren txapelketan. Harri txikietan ere txandak hiru minutukoak dira eta jaso beharreko harriak 125 kiloko laukizuzenak eta zilindrikoak; 112,5 (kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola.

Gernikan egingo den jaialdi horretan emakumezkoen Euskal Herriko Trontza Txapelketa ere jokatuko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jokin Eizmendik laugarren txapela jantzi du

Herri kirolak: Jokin Eizmendik laugarren txapela jantzi du