Herri Kirolak

Euskal pentatloiaren lehenengo kanporaketa gaur jokatuko da

Iñigo Goñi

Donostia

Sábado, 4 de septiembre 2021, 02:00

Euskal pentatloiaren laugarren edizioa gaur hasiko da berrikuntzekin. Hasteko, Emakumeen Lehenengo Euskal Pentatloi Txapelketa jokatuko da eta bestetik, aurten bi kanporaketa egingo dira, finalaren aurretik. Gainera azken hiru urteetako txapeldunak, Xabier Zalduak, ez du parte hartuko.

Publicidad

Lehenengo kanporaketa gaur bertan lehiatuko da, 18.00etan, Azpeitiko zezen plazan. Iazko edizioan zortzigarren postutik atzera gelditu zirenak eta aurten izena eman duten berriak lehiatuko dira; Gorka Etxeberria, Joseba Otaegi, Amade, Drame, España, Irazabal, Ardeo eta Goenatxo III.a. Lau denbora onenak egiten dituztenek lortuko dute bigarren kanporaketan aritzeko txartela. Hilaren 11n izango da bigarren kanporaketa hori eta irailaren 25ean finala. Guztira 19 kirolari ariko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad