Zorutik hasten da ingurumenarekiko konpromisoa Donostia Zinemaldian
Alfronbra gorria birziklatua eta birziklagarria izango da, baita «Ekonomia Zirkularraren oinarrizko printzipioak aplikatzeko adibide argia» ere
Jueves, 30 de junio 2022, 13:14
Donostia Zinemaldia sortu zenetik izan dituen ikusleei egindako omenaldi gisa datorren astelehenean Tabakaleran zabalduko den erakusketa aurkezteko agerraldia jaialdiak ingurumenarekin duen konpromisoa nabarmentzeko baliatu zuten Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta José Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak nabarmendu zuten Zinemaldia izango dela Gipuzkoako lehenengo erakundea bere karbono aztarna konpentsatzen, Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren bidez. Asensiok zorionak eman dizkio Zinemaldiari, «jasangarritasunaren defentsaren aldeko apustu sendoa eta irmoa egin baitu mundu mailako eragina duen ekitaldi batean», eta eskerrak eman dizkio antolakuntzak egiten duen ahalegin handiagatik, klimaren aldetik neutroa den nazioarteko jaialdi bat izan dadin, bere karbono aztarna kalkulatzen, murrizten eta konpentsatzen duena. «Mugarri honek –gaineratu du– berriz ere konpromiso klimatikoaren abangoardian kokatzen du Gipuzkoa».
Publicidad
Zinemaldiari dagokionez, konpromisooak ikur ezagunenetako bati ere eragingo dio: alfonbra gorriari. Izan ere, karbono aztarna konpentsatzeaz gain, Zinemaldiak eta Ingurumen Departamentuak konpromisoa indartu dute Kursaaleko eta Victoria Eugeniako alfonbra gorrietarako moketa birziklatu eta birziklagarri bat erabiltzeko.
Alfonbra gorri jasangarria
José Ignacio Asensio diputatuak nabarmendu zuenez, «alfonbra gorri jasangarri baten alde egiteko ekimen hau mugarri garrantzitsua da; izan ere, Zinemaldia identifikatzeko elementu gisa duen karga sinboliko garrantzitsu eta ezagunaz gain, Ekonomia Zirkularraren oinarrizko printzipioak aplikatzeko adibide argia da, lurraldean bertan mantentzen baitu balio kate osoa, fabrikaziotik hasi eta berreskuratze prozesua amaitu arte».
Ildo horretan, Zinemaldiaren aurtengo 70. edizioaren ondoren, alfonbra gorria Emaus Fundación Social Taldeko Sin Desperdicio enpresak birziklatuko du, %100 birziklatutako poltsak fabrikatzeko, eta heldulekuak Spanset enpresak egingo ditu kamioien amarratzeko zintak erabiliz. Poltsa horiek Gipuzkoako Elikagai Bankuari emango zaizkio, behar dutenentzat emandako produktuen euskarri gisa erabiltzeko.
Alfonbra gorriaren moketa %100 birziklatua eta birziklagarria da. Alfonbra egiteko materialak, poliesterrak, erabat bermatzen du hura birziklatzea; izan ere, aldez aurretik ezabatu ezin diren beste material batzuekin nahastea saihesten den heinean, bere bizitza erabilgarria osatu ahal izango du, poliester zuntz bihurtuz berriro, eta, horrela, erabilgarritasun jasangarriko ziklo berri bat ahalbidetuko du, eredu zirkularraren
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión