Borrar
Zinemaldia

Euskal zineak kalitatea mantendu du pandemiaren urtean

Guztira hamazazpi lanek osatuko dute euskal partaidetza Sail Ofizialean, Zabaltegi-Tabakaleran, Zinemiran, Euskal Zinemaren eta EiTBren galetan, WIP Europan eta Ikusmira Berriak sailetan banaturik

pello zupiria

Ostirala, 17 iraila 2021, 07:24

Comenta

Mundu mailako film onenetarikoak Euskal Herrian ikusteko aukera izateaz gain, euskal zinemagin-tzarako erakusleiho ezin hobea ere bada Donostiako Zinemaldia. Edizioz edizio eskaintza kalitatezkoa eta askotarikoa aurkezten saiatu dira antolatzaileak, eta aurtengoa, urte zaila izan bada ere, ez da gutxiago izango. Guztira, hamazazpi lanek osatuko dute euskal partaidetza hainbat sailetan banaturik: Sail Ofizialean, Zabaltegi-Tabakaleran, Zinemiran, Euskal Zinemaren eta EiTBren galetan, WIP Europan eta Ikusmira Berriak.

Horrelako eskaintza ikusita, euskal zinemagintzaren ekosistema osasuntsu dagoela pentsa daiteke, eta hori bera uste du Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinosek: «Lehen ez zen ohikoa Sail Ofizialean euskal filmak ikustea, baina azken urteetan ikusi dugu nola areagotu den haien presentzia. Eta ez hori bakarrik, ikusi dugu baita ere kalitate handiko lanak izan direla, nazioartean lehiatzeko modukoak», azpimarratu du. Aurten, Iciar Bollainen 'Maixabel' film luzea izango da Sail Ofizialean sariak irabazi nahian, baina Rebordinosek uste du benetan zeresana emango duen lana kategoria nagusi horretatik at dagoen Mikel Gurrearen 'Heltzear' film laburra izango dela. «Veneziako festibalean egon da aurten, munduko hiru jaialdirik garrantzitsuenetako batean. Lehenengo aldia izan da euskara Venezian entzuten dela, eta hori oso gauza handia da», aitortu du.

Aurtengo 69. edizioan proiektatuko diren obrak «oso kalitate handiko lanak» direla gaineratu du Zinemaldiaren zuzendariak eta eskaintza ere «askotarikoa» izango dela. Barietate zabal horren erakusgarria izango da Euskal zinemari berariaz eskainitako Zinemira saila, Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatutakoa, Irizar eta EiTBren babesarekin eta Euskadiko Filmategiaren, EPE/APV eta IBAIA ekoizleen elkarteen eta Zineuskadiren laguntza ere baduena. Hamaika lan aurkeztuko dira sailean, eta horietatik zazpi, mundu-estreinaldiak izango dira Zinemaldian eta, horregatik, Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko aukera izango dute, Zinemaldiaren beste atal batzuen parte izango diren beste bi lanekin batera. Horrela, bederatzi ekoizpen lehiatuko dira, guztira, hogei mila euroko saria eskuratzeko filmaren ekoiztetxerako (edo ekoiztetxeetarako).

Usue Alvarez, 'El radioaficionado'n.

Mota askotako lanak ikusi ahal izango dira Zinemiran, fik-ziozkoak eta ez fikziozkoak, 'mainstream' eta esperimentalak. Hor egongo dira, besteak beste, Xabier Erkiziak zuzendutako 'O gemer' lan berritzailea, euskal idi-gurdien soinu bitxiaren bidaia geografiko eta historikoari buruzkoa; pixka bat komertzialagoa, 'Kuartk Valley', Maider Oleagarena; La Polla Recordsen agur-biraren inguruan sorturiko dokumentala; Belako musika taldearen 2020 bira jaso duen 'Pandemic Tour 2020 Belako' (Hernan Zin) filma; edota 'El radioaficionado', Iker Elorrietaren fik-ziozko lehen film luzea.

Memoria historikoak ere garrantzi berezia izango du edizio honetan. Sail Ofizialean egoteagatik, Blanca Portillok eta Luis Tosarrek antzezten duten 'Maixabel' izango da oihartzun handiena izango duena. Bertan konta-tzen da, Maixabel Lasak, Juan Mari Jauregiren alargunak, eta haren senarra hil zuen etakidetako batek izan zuten gertura-tzea. Era berean, 'Paperezko hegoak' (Josu Martinez eta Samara Velte) dokumentala ikusi ahal izango da, Egunkaria kasuaren xehetasunak eta ondorioak kontatzen dituena. Azkenik, 'Bolante baten historia' filma dago, zeinetan Iñaki Alforjak eta Iban Toledok azaltzen duten José Miguel Etxeberria Álvarez 'Naparra' Komando Autonomo Antikapitalistetako kidearen desagertzea.

Zinemira saria

Euskal zinemagintzak azken urteetan lortu duen kalitate handiaren arduradunetako bat Kimuak izan da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskadiko Filmategiak eta Etxepare Institutuak bultzatutako programa. Egitasmo honen helburua euskal film laburrak nazioartean ezagutaraztea izan da, eta bertatik atera dira gaur egun gurean ditugun zuzendari eta gidoilari garran-tzitsuenak: Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Luiso Berdejo, Borja Cobeaga, María Elorza, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, Isabel Herguera, Ione Hernández, Pablo Malo, Izibene Oñederra, Koldo Serra, Bego Vicario eta Nacho Vigalondo, besteak beste. Urteetako lana aitortzeko asmoz, aurtengo Zinemira saria, Donostia Zinemaldiak eta EPE/APV eta IBAIA ekoizleen elkarteek euskal zinemaren nortasun, programa edo erakunde nabarmen baten ibilbideari ematen dioten ohorezko golardoa egitasmo horren-tzako izango da.

Memoria historikoak ere garrantzi berezia izango du edizio honetan, Sail Ofizialean aurkezten den 'Maixabel' filmarengatik

1998an sortu zen ekimena, euskal film laburren 'boom' baten erdian. Bi urte lehenago, Bego Vicariok animazio-film labur onenaren Goya saria jaso zuen, 'Pregunta por mí' lanagatik; Koldo Almandozen 'Razielen itzulera', Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailean jaso zuten 1997an; eta 1998an, Tinieblas Gonzálezen 'Por un infante difunto', Cannesen Semaine de la Critique sailean saritu zuten. Testuinguru horretan, Amaia Rodríguez Eusko Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko orduko zuzendariak eta Donostia Kulturako Zinema Unitateak ikusi zuten dirulagun-tzak lagungarri zirela film laburrak zuzentzeko, baina ez zutela horien banaketa bermatzen. Gabezia horri erantzuteko sortu zen Kimuak, euskal film laburrak Espainiako estatuan eta nazioartean sustatzeko, zabaltzeko eta banatzeko asmoz, eta 23 urte geroago helburu horiek izaten jarraitzen du.

Zinemaldiaren zuzendaria ere egon zen Kimuaken hastapen horietan, eta bereziki «pozik» dago aurtengo Zinemira sariaren irabazlearekin. «Uste dut denok bat etorri garela izendapenarekin. Benetan merezi du aitortza. Oso polita izango da eta nik uste dut jendeak ere eskertuko duela», aitortu du José Luis Rebordinosek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal zineak kalitatea mantendu du pandemiaren urtean

Zinemaldia: Euskal zineak kalitatea mantendu du pandemiaren urtean