Borrar

Ikasleak Belodromora itzuliko dira Zinemaldian

'Terra Willy: Planeta ezezaguna' proiektatuko da euskaraz bikoiztuta irailaren 16an (ostirala) goizez, eta 19tik (astelehena) 23ra (ostirala)

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 9 iraila 2022, 12:55

Comenta

Belodromoak urte luzez ireki ditu bere ateak Zinemaldiko filmen proiekzioak hartzeko, barnean ikastetxeetako gazteei bideratutako saio bereziak egiteko. Covid-19aren pandemiak eragina izan du ekimen honetan ere, jarduera formatu birtualean egin baita ikasgeletan, eta urte berezien ostean 2022ko ekimenean 6 eta 11 urte bitarteko milaka haur Belodromora itzuliko dira 'Terra Willy: Planeta ezezaguna' filmaren proiekzioarekin gozatzeko. Euskaraz bikoiztuta emango da.

Istripu espazial baten ondoren, planeta ezezagun batean bizirik iraun behar duen eta, horretarako, robot baten eta izaki estralurtar baten laguntza izango duen haur bati buruzkoa da filma, euskarara bikoiztua. Filmaren emanaldiak robot sozialen –hots, gizakiarekin elkarreragin eta komunikatzeko eta, horrenbestez, gizakiei bizitza hainbat alderditan errazteko diseinatutako roboten– inguruko aurkezpen labur eta original bat izango du, Terra Willy filmeko robota halakoa baita.

2019 urteaz geroztik Donostia Zinemaldiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean antolatutako jarduera da. Zinema eta zientzia uztartzen dituen emanaldiarekin robotikari buruz mintzatzeko saioak antolatzen dira. Pandemia aurretik 80 bat ikastetxetako 13.000 ikasle baino gehiagok gozatu ahal izan zuten Belodromoan egindako sei saioekin

2022ko edizioan akordioari esker jarduera ohiko formatura itzuliko da eta saioak irailaren 16an (ostirala) goizez, eta 19tik (astelehena) 23ra (ostirala) egingo dira. Antolatzaileek azpimarratu dutenez lankidetzaren jomuga « lurraldeko ikasleei zientziaren irudi positiboa helaraztea eta hiriak ikerketa zientifikoarekin duen lotura handia ikusaraztea da».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasleak Belodromora itzuliko dira Zinemaldian

Ikasleak Belodromora itzuliko dira Zinemaldian