Borrar
Sektoreko ordezkari ugaro elkartu ziren Kursaalen familia-argazkia ateratzeko.

Gure Zinema, Zinemaldiaz harago doan aliantza

«Euskadin sortu eta garatutako ikus-entzunezkoen kate osoa indartzea eta ikusleak zinema-aretoetara erakartzea» da ekimenaren helburu nagusia

Asteazkena, 21 iraila 2022, 12:57

Comenta

Gure Zinema, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataformak, Donostiako Zinemaldiak eskaintzen duen ikusgarritasuna baliatu zuen asteartean, euskal zinemaren egunean, bere burua aurkezteko. Plataformaren asmo eta xedeak, baina, zinemaldiaz haragokoak dira, epe luzera begira sortu baita Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek aurkeztu zuten ekimena. Aurkezpenean nabarmendu bezala, «Euskadin sortu eta garatutako ikus-entzunezkoen kate osoa indartzea eta ikusleak zinema-aretoetara erakartzea» da helburu nagusia.

Hilabetez aritu dira elkarrekin lanean sektoreko eragileak euskal zinea indartu nahi duen aliantza sortzeko. Izan ere, «Gure Zinema Euskadiko sektore osoa bateratzeko bokazioarekin jaio da; hala nola ekoiztetxeak, zuzendariak, gidoilariak, aktoreak eta filmen garapenean esku hartzen duten profesional guztiak, baita zinemak ere, lan horien erakusleiho onena baitira».

Sektoreko dozenaka ordezkari elkartu ziren Kursaalen familia-argazkia ateratzeko. Ekimenaren bultzatzaile dira Euskadiko ekoiztetxeak biltzen dituzten hiru elkarteak (Apika, EPE-APV eta Ibaia), EZAE, EiTB eta euskal zinemaren familia osatzen duten gainerako kideak, jaialdiak, kultur erakundeak eta elkarteak barne; esate baterako, aktoreen eta gidoilarien elkarteak. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila da babeslea.

Datozen hilabeteetan hainbat ekimen jarriko dira abian Euskadiko ikusleek egitasmo honekin bat egin dezaten: zozketak, promozioak, aurrestreinaldiak eta VIP esperientziak. Gure Zinemak martxan ditu sare sozialetako profilak eta webgunea, eta horien bitartez emango da lehen ekintzen berri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Zinema, Zinemaldiaz harago doan aliantza

Gure Zinema, Zinemaldiaz harago doan aliantza