Izaro. Argazkiak: Felix Morquecho

Durangoko Azoka

Zer da Azoka Izaro, Kai Nakai edo Ibon Martinentzat?

Itziar Altuna

San Sebastián

Miércoles, 6 de diciembre 2023, 21:22

Izaro Abeslaria

«Gogoz nengoen bueltatzeko»

«Niretzako Durangoko Azoka aukera oso polita da jendearekin egoteko, lasaitasun batekin, izan ere oholtza gainean ezin da hainbeste berbarik egin. Horregatik hau oso leku ederra da diskoak entregatzeko, sinatzeko, kontuak kontatzeko... aurten gainera egutegiak atera ditugu ere beraien urtebete-tzeak apuntatzeko. Gogoz nengoen bueltatzeko, nire publikoarengana hurbiltzeko, urtebete kontzerturik eskaini gabe egon ondoren, Horregatik hau itzulera polit bat izaten ari da. Egunero etorriko naiz, bazkaltzeko tartetxo bat hartuko dut baina goiz eta arratsaldez hemen izango naiz».

Publicidad

Aimar Urien Ibaizabaleko editorea

«Garrantzitsua da hemen izatea»

«Bertako argitaletxea izanik eta ni durangarra, urte osoan itxaroten dugun ekitaldia da, zerbait oso berezia. Bost egunetan hemen izango gara irakurleekin gure liburu eta produktuak erakusten. Gainera, argitaletxe bezala oso garrantzitsua da honelako hitzordu batetan parte hartzea, izan ere nobedade guztiak plazara-tzen ditugu hemen erakutsi ahal izateko. Gure zigilua Euskadi mailan erakustea oso garran-tzitsua da guretzat. Egia da egun hauetan asko saltzen dela, gure kasuan argitalpen berri asko ekarri ditugu, bai haur eta gaztetxoentzat, baina baita helduentzako aukera ederrak».

Kai Nakai Musikaria

«Jendearekin egoteko aukera»

«Topagune honek jendearekin egoteko aukera paregabea eskaintzen du, baita egin duzun lana aurkezteko eta beste artistekin hitz egiteko. Bigarren aldia da hona etortzen naizela, oso denbora gutxi daramat oraindik baina dagoeneko giroa eta jarraitzaileen gertutasuna sentitzen ari naiz. Gainera aurten hainbat gauza ekarri ditugu, kamiseta berria egin dugu, kutxa baten barruan sartzen duguna, eta etiketak QR kode bat du, bideoclip berria ikusi ahal izateko. Erokeria txiki bat izan da, baina zerbait desberdina ekarri nahi genuen. Hemen izango gara igandera arte».

Ibon Martin Idazlea

«Irakurlea ezagutzen duzu»

«Oso egun bereziak dira. Liburuak dendetan saltzen dituzunean dakizun bakarra zenbat saldu dituzun da, ez dakizu nork erosi dituen. Hemen irakurlea ezagutzen duzu, aurpegia jartzen diozu, berarekin hitz egiten duzu... Aurten sentsazio onak dauzkagu. Pandemia ondoren liburua gehiago saltzen ari da, bai haur zein helduen literatura, eta oso Azoka ona espero dugu, lehen ordutik nabaritzen ari gara. Nire plana bost egunak eta ordu guztiak hemen botatzea dira. Hogeigarren urtea da etortzen naizela, eta ordutik dena nahiko profesionalizatu dela antzematen dut».

Irene Prieto eta Aitor Etxebarria Forbbiden Colours

«Biniloak eta CD-ak ekarri ditugu»

«Guretzako data garrantzitsua da, urtero agendan markatuta daukaguna. Gure artista gehienek euskaraz abesten dute edo euskaldunak dira, eta diskoetxe alternatibo moduan, ohiko zirkuituetatik kanpo dauden artista asko dauzkagu, batez ere gauza garaikideak egiten. Azoka beste publiko batzuetara iristeko aukera paregabea da. Orain arte biniloak ekartzen genituen, baina aurten CD-ak ere ekarri ditugu, desagertuko zirela uste genuen baina jendeak eskatu dizkigu. Nahiko musika arraroa ateratzen dugu zailtasun gehiago emateko jendeari...»

Publicidad

Ane Odriozola Idazlea

«Literaturaren festa handia da»

«Hau literaturaren festa bat da, non denak ezagutzen garen beste urteetatik. Gainera, irakurlearekin kontaktua izateko aukerarik hoberena da, denbora dagoelako eta jende pila pasatzen delako. Elkarrekin egoteko mementu hori oso polita da. Aurten nire Gibola trilogia ekarri dut berriro, eta nobedade bezala ipuin bat, Mari Domingi eta Olentzero, umeen-tzako egin dudan lehenengo lana. Gainera, martxoan aterako dudan nobela berria promozionatzen ari naiz. Oraingoan ez dut nik argitaratuko, Planeta editorialak zigilu berri atera du, N de Novela, eta beraiekin aterako dut».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad