Borrar
Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Uda honetan ere, bertso udalekuak

Uda honetan ere, bertso udalekuak

Ohi bezala, antolakuntzak adinka banatu dira taldeak eta lau txanda izango dira: Uitzin, Bidarrain, Sarrian, eta Zuhatzan

I. Mendia

Sábado, 1 de febrero 2025, 12:26

2025erako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Udalekuak lau txandatan izango dira, Uitzin, Bidarrain, Sarrian, eta Zuhatzan izango dira, denak uztailean. Ohi bezala, antolakuntzak adinka banatu dira taldeak: uztailaren 7tik 13ra 12-13 urtekoentzat; uztailaren 14tik 23ra 16 eta 18 urtekoentzat; uztailaren 24tik 30era 14 eta 15 urtekoentzat eta uztailaren 25etik 29ra 9 eta 11 urte bitartekoentzat.

Bertso Udalekuek irauten duten bitartean parte-hartzaileek zuzeneko harremana izango dute bertsolariekin eta, hain zuzen, txanda bakoitzean bertso afaria egiten da, eta gaztetxoek aukera dute beren erreferente direnekin hitz egiteko eta bertsotan jarduteko.

Bertso-eskoletako kideentzat edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat izen-ematea martxoaren 3an irekiko da martxoaren 16ra arte. Gainerako bazkideentzat egun batzuk beranduago abiatuko da, martxoaren 19an, eta apirilaren 14ra arte batu ahalko dira. Guztiek erantzuna apirilean jasoko dute eta orduan jakingo da zein onartu den eta zein ez.

Parte hartuko duten gazteek izena eman aurretik, ordea, hezitzaileekin hornitu nahi ditu txandak antolakuntzak eta hauei deia egin die. Otsailaren 6an (11:00etan hau ere) irekiko da hezitzaileentzako izen-ematea: begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi dutenek edota begirale praktikak egin nahi dituztenek eman ahalko dute izena. Begiraleen eta zuzendarien kasuan, ezinbestekoa izango da begirale titulua izatea. Apirilean jakinaraziko dira zeintzuk diren lantaldeak eta parte hartuko dutenek maiatzaren 9tik 10era arte Astigarragako Santiagomendi aterpean (Gipuzkoa) egingo den prestaketa saioan parte hartu beharko dute, udalekuen antolaketa ona ziurtatzeko.

Lehen Bertso Udalekua Hazparnen egin zen 1998an Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Uda Leku Elkarteak antolatuta. Ordutik Euskal Herri osoko haur eta gazteek hartu dute parte eta euskalki aniztasuna izan da ezaugarri nagusienetako bat.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uda honetan ere, bertso udalekuak