Borrar
Txomin Peillen, 2013ko argazkian. michelena

Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emeritua hil da

Haren «finezia, jakituria eta euskaltzaletasuna« nabarmendu ditu Andres Urrutia euskaltzainburuak

m. imaz

Larunbata, 10 abendua 2022, 17:24

Comenta

90 urte bete berritan hil da Txomin Peillen Karrikaburu idazle eta euskaltzain emeritua, Kanbon. Bihotzez zuberotarra zen Peillen Parisen jaio zen, euskal jatorriko familian, 1932ko azaroaren 17an. Arlo askotan burutu zituen ikasketak, Biologian, Filologia Hispanikoan eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna baitzen, baita Euskal Ikasketetan doktore ere. Lanbidez irakasle, erretiroa hartuta zegoen Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko irakasle izatetik.

Aspaldikoa zuen Euskaltzaindiarekin harremana, 1961ean izendatu baitzuten euskaltzain urgazke. Euskaltzain oso, berriz, 1988an izendatu zuten, Piarres Larzabalek hutsik utzitako laugarren aulkia betetzeko.

Hurrengo urtean Baionako Udaletxean irakurri zuen 'Euskaldun maiteok, agur!' sarrera hitzaldian azaldu zuen, besteak beste, nola piztu zitzaion euskararekiko maitasuna: «Parise hartan, duela berrogei urte euskararen ikasten ta idazten hasi nintzenean ez nekien Euskaltzaindirik bazegoenik, baina errabiaz, amorruz beterik ikusten nuen nola hainbeste euskaldun izanki herrian, inork gutxik idazten zuen euskaraz. Bai frantses mintzairaren edertasunak ukatuz, euskara berde ta latz horren maitatzen hasi nintzen, arbasoen begirunez, gure herriaren ohorea gatik eta lotsaz gorriturik, baitzioten euskara hilgo zela literatura onik eman gabe: ez fama onik, ez dirurik, irakurle gutxi horixe zen gure geroa, bai idazleok jokatu gara bidegabekeria ta ezaxolaren aurka, gezurtarazi nahiz gure ingurumenak ziona 'euskararen ikasten denbora galtzen duzue'».

2007az geroztik euskaltzain emaritu zen Peillenek obra zabal eta askotarikoarekin gezurtarazi du baieztapen hura, narrazioa, eleberria, poesia, saiakera eta dibulgazia landu baititu. Nobela bat izan zuen hain zuzen euskarazko lehen liburua, 1967an Itxaropenaren eskutik argitaratu zuen 'Gauaz ibiltzen dana'.

Tartean 25 liburu baino gehiago argitaratuta, azkena, 'Ene bertsoen bilduma' Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen, apirilean, eta jendaurreko azken agerpena Euskaltzaindiak Baionan antolatutako gaualdian izan zen, azaroaren 15ean. Andres Urrutia euskaltzainburuak nabarmendu duenez, «finezia, jakituria eta euskaltzaletasuna biltzen zituen Txominek».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emeritua hil da

Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emeritua hil da