Zurekin Bat lehiaketa berria estreinatuko du ETB1ek astelehenean
Ainhoa Etxebarriak aurkeztuta, astelehenetik ostegunera izango da ikusgai 21:30etik aurrera
J. A.
Lunes, 20 de septiembre 2021, 13:38
Lehiaketa klasiko bat izan da ETB1n eta azken boladan sareetan eskari mordoa izan dira berau berreskuratzeko. Batek daki horiei erantzunez den ala ez, udazkeneko denboraldiari begira «apustu garrantzitsuenetako bat» izango dela adierazi dute kate publikoko arduradunek. Ainhoa Etxebarriak aurkeztuko Zurekin Bat lehiaketa berria astelehenetik ostegunera 21:30etik aurrera, «publiko gazteari eta familiarrari zuzenduta» dagoen saioa.
Publicidad
«We Belive in You» nazioarteko formatu arrakastatsua hartzen du oinarri eta entretenimendua eta lagunartekotasuna ditu funtsezko osagaiak. Astero lau kideko bi talde arituko dira galdera-erantzun formatuko saioan egunero jokoan dauden 800 euroak irabazteko eta, nola ez, programaren zaku potoloa eramateko. Hiru txandatan kultura orokorreko galderak erantzun beharko dituzte eta saria eskuratzeko azken erronka bete.
Amets «elkarbanatu» bat ere izan beharko dute eta bozeramaile edo lider bat aukeratu. Horretaz gain, taldekideek lehiaketako galdera bakoitza haien ordezkariak baino lehenago ikusteko aukera izango dute, eta talde gisa erabakiko dute liderrak erantzuna jakingo duen ala ez. Horrela bada, apustua igoko da. Beraz, taldekideen arteko konfiantza oso garrantzitsua izango da eta liderrean zenbat eta gehiago sinetsi, orduan eta gehiago irabazteko aukera izango dute.
Herri txiki, Infernu handi asteazkenean
Era berean, asteazkenean hasiko da Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gidatutako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren denboraldi berria. Zortzigarren honetan Gares, Ibarra, Biriatu, Ortuella, Oñati eta Arakil izango dira, besteak beste, udazken honetan Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik bisitatuko dituzten parajeak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión