Muturreko abentura urtarrilaren 9an itzuliko da
Realityaren 19. edizioako lehiakideak jakingo dira eta kolore horiaren misterioa argituko dute
DV
Sábado, 7 de enero 2023
Astelehen honetan, urtarrilak 9, itzuliko da muturreko abentura telebistara. 2022an irailetik abendura ETB1en emititu zen 'Naugrafoak' saioari erreleboa hartuta, 'El Conquistador del Caribe' realityaren 19. edizioa hasiko da ETB2n. Julian Iantzi eta Lur Errekondo izango dira programaren aurkezleak eta Patxi Alonso eztabaidaren gidaria. Horixe izango da berritasun nagusienetako bat, Errekondo aurkezle bezala 'fitxatu' izana, baina «ez bakarra».
Publicidad
Lehen saioak lehiaketari abiapuntua emateaz gain lehiakideak ezagutzeko balioko du. Parte hartzaileen artean, «urtero bezala, zenbait pertsonaia bitxi» egongo direla aurreratu du, izen zehatzik jakinarazi gabe. Ildo horretan, kolore horiak sortutako misterioa argituko dela ere jakinarazi dute, bai zer esan nahi duen eta baita nor diren kamiseta horiak daramatzatenak.
Noticia Relacionada
El «infierno» que les espera a los concursantes de El Conquistador del Caribe
Ikusmina dago, nola ez, aurtengo kanpamentuak eta probak ezagutzeko. Galdera horiek eta beste hainbat erantzungo dituzte laster Conquis komunitatea osatzen dutenek. Hori bai, antolatzaileek lehiakide bat baieztatu dute: Ilia Uriarte du izena, 18 urte ditu eta Oñatitik dator. Gazteako audientziak aukeratu zuen gipuzkoarra, eta 4.000 botoetatik 1.642 lortu zituen webgunean antolatutako bozketan.
Ostean astelehenero saio berria izango da ikusgai 22:30etatik aurrera ETB2 katen zein eitb.eus webgunean eta asteazkeneko eztabaida.
El conquis programako lehen edizioa 2005ean egin zen Patagonian (Argentina) eta Javier Goikoetxea eta Ignacio Cebolla iritsi ziren finalean Goiko gailendu zen. Bigarren ekitaldian agertu zen kapitainen figura, batzuetan onerako eta besteetan polemikarako harrabots handia sortu dutenak. Besteak beste, Jose Luis Korta, Mikel Goñi, Juanito Oiarzabal, Manu Maritxalar edo Blanca Fernandez Ochoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión