Leire Palacios, 'Munduko Plazan' saioaren aurkezlea, Istanbulen. EITB

'Munduko Plazan' saioaren estreinaldia, gaur Istanbuletik

Leire Palaciosek gidatutako programa beste herrialdeetara joango da «usain, kolore eta soinuekin» gozatzeko

J. A.

Jueves, 9 de septiembre 2021, 17:48

Osasun egoera hobetzen ari den honetan, denok dugu buruan bidaiaren bat egiteko aukera. Mugimendu falta nabaritu da, beste txokoak ezagutu eta bertako kulturaz blai egonda etxeratzeko gogoa hortxe dago. Egia da oraindik badela bidea egiteko eta tokian toki eskatutakoak errazago ala zailago egiten duela bertaratzea.

Publicidad

Zalantza horiei aurre eginda eta beste herrien «usainak, koloreak eta soinuak» ezagutzeko Leire Palaciosek gidatutako 'Munduko Plazan' saioa estreinatuko da gaur gauean ETB1en. Kalerik kale ibiliko da gonbidatuekin, hiriari buruz duten ikuspegi pertsonalaz gozatuz.

Istanbul, lehen geldialdia

Abenturako lehen bisita Europak eta Asiak bat egiten duten hiria izango da, Istanbul. Bertan lau euskaldunen bizipenak ezagutuko ditugu: Taksim plaza, Galata dorrea, estetika turismoa, Çukur Kuma modako auzoa, herrialdeko musika, kultura eta erlijioa Arnavutköy auzoan edo espezien merkatua, etab.

Euskaldunak bisitatzeko aitzakiarekin munduan barrena bidaiatuko du Palaciosek euskaldunak bisitatzeko aitzakiarekin. Plazaz plaza ibiltzeaz gain, hainbat bidaia gomendio proposatuko ditu, eta saioaren Instagram kontuaren bidez partekatuko ditu.

Toki bakoitzean plazaz plaza ibiltzeaz gain, hainbat bidaia gomendio proposatuko ditu, eta saioaren Instagram kontuaren bidez partekatuko ditu. Lehen bidaiaren ostean Mexiko Hiria, Zurich eta Basilea, Atenas edo Lisboa izango dira geraleku eta, azken txanpan, Varsovia eta Krakovia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad