Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

'Irabazi Arte' fikzioaren aurrestreinaldia, urtarrilaren 30ean Donostiako Kursaalean

Sua Enparantza, Iker Galartza eta Jose Ramon Soroiz protagonista dituen fikzioa otsailaren 11n estreinatuko da ETB1n eta aurrez lau proiekzio egingo dira

Sábado, 22 de enero 2022, 11:41

Otsailaren 11n estreinatuko da 'Irabazi Arte', EITB komunikazio taldeak eta Pausoka ekoiztetxeak grabatu duten euskarazko fikzio berria. Azken urteotan Go!azen telesailak izan duen arrakastak sustatuta, neska gaztetxoen futbol-taldea oinarri duen seriea izango da. Aurrez, Donostian gazteei zuzendutako aurrestreinaldia egingo da urtarrilaren 30ean Donostiako Kurssalean telesailean parte hartuko duten aktore protagonisten partaidetzarekin.

Publicidad

Protagonisten bitartez, gaur egun gizartean ematen diren askotariko gaiak landuko ditu: hala nola, futbolaren inguruan eta kirolean bizi den giroa, emakumeen ahalduntzea, nerabeen eta gurasoen arteko harremanak, familia, eta, oro har, gaur egungo nerabeek dituzten erronkak islatuko dituzte.

Donostiakoaz gain beste hiru aurrestreinaldi antolatu dira: gaur larunbata Gasteizen Europa Jauregian 17:30ean, Bilboko Euskaldunan otsailaren 5ean 12:00etan eta Iruñeko Baluarten otsailaren 6an 12:00etan ere. Guztietarako gonbidapenak eskuragai daude aretoetako webguneetan.

Protagonistak, besteak beste, Sua Enparantza, Iker Galartza eta Jose Ramon Soroiz dira. Ane Iturrate, Nahia Sillero, Ane Gamendia, Ainhoa Azpitarte, Joana Garitano, Ibai Ugarte eta Ander Rovira ere izango dira.

Musika ere protagonista

Musikak garrantzia berezia izango du ekoizpen honetan. Alde batetik, Chill Mafia kolektibo nafarreko Irenek, Kiliki Freskok eta Suneok egin dute karetako abestia. Bestalde, egungo euskal talde garrantzitsuenetako batzuen musika tartekatuko da. Besteak beste, lehen atalean ZETAK, Bengo eta Omagoren abestiak entzungo dira, Oso Polita diskoetxearen eskutik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad