Borrar
Iñaki Murua eta Eider Perez, elkarrizketaren une batean. bertsozale elkartea

Iñaki Muruarekin solasean 'Hitzetik hortzera' saioan

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako bertsolari gabiriarrak jantziko dio txapela 2022ko irabazleari

Larunbata, 10 abendua 2022, 13:28

Comenta

Hilaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko protagonista nagusiak azken hitzordu horretara heldu diren zortzi bertsolariak izango dira, baina Iñaki Murua gabiriarrak ere jasoko ditu, zalantzarik gabe, zaleen txaloak, uste asko eman baitizkio bertsolaritzari. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari izandakoak jantziko dio hain zuzen txapela irabazleari, eta aste honetako 'Hitzetik hortzera' saioan (igandean 15:00etan, ETB1en) partekatuko ditu ikusleekin bere sentsazioak.

Eider Perezi kontatu dionaren arabera, proposamena jaso zuenetik, zailena berria ezkutuan gordetzea izan omen da. Momentuan, eginkizun bat gehiago zela sentitu zuen arren, txapel emailea bera izateak jendearengan sortu duen pozak eta zorionak ilusioz eta irrikaz bete duela dio.

Iñaki Murua 2005etik 2018ra bitarte lehendakari lanetan aritu zen Bertsozale Elkartean. Elkartearen ordezkari izatea luxua dela esan du, eta gaineratu du elkarteak zein bertsolaritzak arlo pertsonalean asko eman diotela. Txapelketa Nagusia hutsera egindako jauzi baten moduan definitzen du: «Aldarte konkretua izan behar duzu, gaiak momentuan sortzen dizun zirrarari etekina ateratzeko». Aurtengo txapelketari dagokionez, ikaragarrizko maila egon eta dagoela azpimarratu du.

Elkarrizketaz gain, finalaurreko bertsoaldien aukeraketa entzun ahal izango da aste honetako 'Hitzetik Hortzera'-n.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñaki Muruarekin solasean 'Hitzetik hortzera' saioan

Iñaki Muruarekin solasean 'Hitzetik hortzera' saioan