Erik Jaka pilotaria hartuko du 'Biba Zuek!' saioak

Aurretik Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboak (NOK) izango dituzte hizpide psikologo batekin

Lunes, 28 de diciembre 2020, 12:02

Gabonetako aste honetako lehen saioan, astelehenean, NOK (Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboak) dituzten pertsonekin hitz egingo du 'Biba Zuek!'ek. Gaitz horrek eguneroko bizimoduan nola eragiten duen ezagutuko dute, eta psikologo bat ere platoan izango dute nahasmendu hori hobeto ulertzen laguntzeko eta bizimodua hobetze aldera lantzen dituzten tekniken berri emateko.

Publicidad

Eta bigarren orduko gonbidatu nagusia Erik Jaka pilotaria izango da. Sekulako denboraldia egin du Jakak eta lehenengoz telebista saio batean izango da bere profesioaz eta bizitzaz aritzeko. Ondoan Ainhoa Vitoria eta Mikel Elizegi kolaboratzaileak izango ditu.

Saioaren bukaeran Aritz Ganboa artzaina izango dugu Arruazutik zuzen zuzenean. 'Biba Zuek!' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad