Donostiako Kursaal jauregia EITB Maratoiaren koloreekin

18:00etatik 23:00etara jantziko da egun solidarioarekin bat egiteko

Martes, 14 de diciembre 2021, 17:15

Ostegun honetan alzheimerra ardatz hartuta izango den EITB Maratoiarekin bat egiteko Donostiako Kursaal jauregia ekimeneko koloreekin jantziko da gaur eta bihar 18:00etatik 23:00etara. Horretaz gain, German Cedano artistak (Calat 33) Kontxako hondartzako harean esku-hartze artistiko iragankorra egingo du marearen igoerarekin eta olatuen etorrerarekin batera desagertuz joango dena.

Publicidad

Artista pieza egiten 07:30ean hasiko da eta 11:00etan lana bukatuta egotea aurreikusten dute. 13:00etarako, marearen igoera osoarekin, lana desagertu egingo da. Esku-hartze guztia hainbat kamerek eta dron batek grabatuko dute, eta streaming bidez izango da ikusgai.

2021eko EITB Maratoiak alzheimerra hartu du ardatz, Euskadin 40.000 pertsonari baino gehiagori eragiten dien gaixotasuna. Kanpainaren helburua da, batetik jendea gaitzaz sentsibilizatzea; eta, bestetik, ikerkuntzara bideratuko den dirua biltzea.

Nola egin dohaintza?

EITB Maratoiari ekarpenak egiteko doako telefonoa (900 840 750) abenduaren 18a arte egongo da martxan 11:00etatik 22:00etara eta, egunean bertan, ordutegi berezia izango du.

Telefonoz gain, badago ekarpenak egiteko beste modurik ere: Banku-transferentzia bidez (Caixabank ES04 2100 8686 8102 0004 5619, Laboral Kutxa ES56 3035 0450 15 4500005802 eta Kutxabank ES86 2095 0611 00 9120154296 kontuetan); BIZUM bitartez (dohaintza solidarioa: 33478) eta EITB Maratoiaren webgunean dohaintza online eginda.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad