Borrar

Señora: bertsolaritza eredu berri bat, Hitzetik Hortzera

Amaia Agirrek irabazi zuen sariketa, larunbat honetan 21:00etan ETB1ek emitituko duena

Ostirala, 17 iraila 2021, 17:34

Comenta

Larunbat honetan gaueko 21:00etan bertso-sariketa berezia emitituko du ETB1ek. Udaberrian antolatu zen lehen aldiz 'Señora' izenpean hainbat bertsolari eta bertsozale feministaren elkarlanari esker. Eredua errotik da ezberdina eta hainbat lege inplizitu ezbaian jartzea izan da asmoa, gaietatik hasi eta saioetan sortutako girora arte.

Lehen sariketa hau hiru saiok osatu zuten. Aramaion egindakoa izan zen aurrena, Mutrikuko Kalbaixon ospatutakoa bigarrena eta Lesakako finala hirugarrena eta azkena. Saioan ikusiko dena bigarrenean dago zentratuta, bertan elkartu baitzen Eider Perez 'Hitzetik Hortzera' saioko aurkezlea Eli Pagola eta Udane Mugerza antolatzaileekin.

Perezek egindako elkarrizketan sariketa antolatzerakoan hartutako erabakiak, jarritako helburuak, sailkapen eta epai sistema berria, etab. Jorratutako dituzte Pagola eta Mugerzak. Horretaz gain, Lesakako finala eta izandako sentsazioak ere izango dituzte aipagai bi kideek.

Saioa osatzeko Berriozarko urteroko jaialdiko eta Donostiako Piratek antolatutako Kabotajea 2021 programaren parte izan zen bertso saio musikatuko ale batzuk ere eskainiko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Señora: bertsolaritza eredu berri bat, Hitzetik Hortzera

Señora: bertsolaritza eredu berri bat, Hitzetik Hortzera