Berrikuntza mordoa ETB3n Aste Santuari begira
'Mustangs miragarriak' telesaila, 'Milo' marrazki bizidunak, saio bereziak eta hainbat pelikula eskainiko ditu telebista kateak
Lunes, 11 de abril 2022, 15:34
Aste Santua dela-eta haur programazio berezia eskainiko du ETB3k apirilaren 11tik aurrera. Besteak beste, 'Mustangs miragarriak'; telesailaren eta 'Milo' marrazki bizidunen estreinaldiak, 'Otsoko' marrazki bizidun berrien atal berriak eta '3 Ene Kantak' izango dira ikusgai bi astez. Azken honetan, gainera, ordutegian aldaketak izango dira. Goizeko programa 09:30ean hasiko da, eta bazkalosteko urtebetetze bideoaren sekzioa, berriz, 14:00etan izango da ikusgai, astelehenetik igandera. Iluntzean, 20:00etan izango da eguneko bigarren hitzordua, Eneko, Nere, Urbi eta konpainiarekin, astelehenetik ostiralera.
Publicidad
Euskarazko marrazki bizidunak ere ez dira faltako. 'Milo' eta 'Otsoko' marrazki bizidun berriak ikusteko aukera egongo da. Halaber, orain arteko marrazki bizidunekin ere izango duzu hitzordua bi aste hauetan: 'Polly Pocket', 'Gadget inspektorea', 'Dora esploratzailea' eta 'Maya erlea' marrazki bizidunen atalekin, besteak beste.
Horretaz gain, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik aurrera, 'Irabazi arte!' telesaila eskainiko da eta larunbat eguerdietan, 'Mustangs miragarriak' telesailaren atal berriak izango dira ikusgai ETB3n eta eitb.eus-en. Saio, telesail eta marrazki bizidun hauek guztiak 3 klubeko euskarri teknologikoetan ere ikusgai izango dira webgunean, App-an eta HbbTVan.
Animazio filmak
Astero, sei egunetan, animazio filmak eta ikuskizunak euskaraz ikusteko aukera egongo da ETB3ko arratsaldeetan, 15:30etik aurrera. Gainera, lau pelikula estreinatuko dira: Suarekin jolasean, Mia eta lehoi zuria, Nobita jenioaren globoa gidatutako jolas-parkea eta Piramideen misterioa: Egiptoko abentura. Hauek dira datozen bi asteetan ETB3n eskainiko diren filmak eta ikuskizunak:
-
- Apirilak 11: Ernest eta Celestine
-
- Apirilak 12: Tximinoen erresuma
-
- Apirilak 13: Valhallako kondaira, Thor
-
- Apirilak 14: Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Amaren intxaurrak
-
- Apirilak 15: Txirri Mirri eta Txiribiton: Bart non ote nintzen ni?
-
- Apirilak 16: Suarekin jolasean (estreinaldia)
-
- Apirilak 17: Gazte harrigarria T.S. Spivet
-
- Apirilak 18: Paperezko hegazkinak
-
- Apirilak 19: Ardiak eta otsoak
-
- Apirilak 20: Doraemon, ehun milako bidaia lurpetik eta Nobitaren espresa eta tren ehiztari misteriotsua
-
- Apirilak 21: Doraemon, robokatuak robotxakurren aurka eta Doraemon inurri 10eko ihes handia
-
- Apirilak 22: Nobita jenioaren globoa gidatutako jolas-parkea (estreinaldia) eta Piramideen misterioa: Egiptoko abentura (estreinaldia)
-
- Apirilak 23: Suarekin jolasean
-
- Apirilak 24: Mia eta lehoi zuria (estreinaldia)
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión