Borrar
Danele Sarriugarte, Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio, San Telmoko saioan.

Argazkietatik bertsoetara, denboraldiko azken 'Hitzetik Hortzera' saioan

Eider Perezek Danele Sarriugarte izango du mintzalagun, eta Miren Amurizaren eta Maialen Lujanbioren bertsoak eskainiko dituzte

Larunbata, 27 martxoa 2021, 09:20

Comenta

Denboraldiko azken 'Hitzetik Hortzera' programan, argazkilaritza eta bertsolaritza uztartuko dituzte. Sigfrido Koch argazkilariaren lanei kantari aritu ziren orain gutxi Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio San Telmo museoan, eta saio hartako gai-jartzailearekin elkartu dira. Danele Sarriugarte idazleak argazkietatik bertsoetara dagoen bidea aztertuko du

Sigfrido Koch Bengoechea argazkilari donostiarraren argazki bilduma bat dago egunotan ikusgai San Telmo museoan: 'Kearen eta lanbroaren artean' du izena erakusketak. 1936ko Gerrako argazkiek eta Gipuzkoako paisaiek osatzen dute 150 argazki batzen dituen bilduma hau. 

Lan berezia eskatu zioten Danele Sarriugarteri, eta, erakusketa abiapuntutzat hartuta, bertsotarako gaiak sortu behar izan zituen idazle elgoibartarrak. Erakusketaz, zuri beltzezko argazkiez eta bertsotara gaiak ekartzeko egindako zubi lanaz aritu da solasean Eider Perez aurkezlearekin. 

Ondoren, Maialen Lujanbiori eta Miren Amurizari tokatu zitzaien ahotsa jartzea ke, lanbro eta argazki eder guzti horiei, eta San Telmo museoan izan zen saio hartako bertsoaldiak eskainiko dituzte «Hitzetik Hortzera»n. 

Horrez gain, Arrasateko eta Azkoitiko bertso saioen hautaketa entzuteko aukera ere izango dute ikus-entzuleek. Denboraldi honetako bertso kuttunen atalean, hainbat bertso-eskolaren eta bertsozaleren herrietatik igaro da ETB1eko programa, haien bertsoaldi maiteak zeintzuk diren ezagutzeko. Azken programarako, Aramaioko Aitor Ugartek eta Tolosako Josu Artutxak bertsoaldi bera aukeratu dute.

Saioaren azken atala larunbatean, 21:00etan, eta igandean, 15:00etan, izango da ikusgai, ETB1en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Argazkietatik bertsoetara, denboraldiko azken 'Hitzetik Hortzera' saioan

Argazkietatik bertsoetara, denboraldiko azken 'Hitzetik Hortzera' saioan