Aldaketa klimatikoaren inguruko hainbat dokumental ikusgai
Klima-aldaketaren kontrako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, 'Egia deseroso bat', 'Itsaso basatitik' eta 'Planetaren defendatzaileak' ikusteko aukera izango da ETBn
Domingo, 24 de octubre 2021, 13:00
Larrialdi klimatikoaren aurrean eta Glasgowko COP26 goi-bileraren harira EITBk martxan jarri duen #EKIN_klima kanpainaren baitan, igande honetatik aurrera ETBko programazioak hainbat dokumentalak eta saio eskainiko ditu aldaketa klimatikoaren inguruan; gainera, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoria informazio tarte laburrak eskaintzen hasiko dira, aldaketa klimatikoari aurre egiteko jarraibide eta ekintzen inguruan. Hala, urriaren 24an egingo den Klima-aldaketaren kontrako Nazioarteko Egunarekin bat egingo du EITBk.
Publicidad
Horri lotuta, igandetik aurrera dokumental eta film laburren programazio berezia abiatuko da Euskal Telebistan, eta bertoko lanak, nazioarteko piezak eta haur eta gazteei zuzendutako dokumental sailak ere eskainiko dira. eitb.eus-en ere izango dira ikusgai, zuzeneko emisioekin, #EKIN_klima webgunean, Nahieran-en eta app-ean.
Zehazki, igandean bertan, 'Egia deseroso bat', 'Itsaso basatitik', A'mestu etorkizuna: Ozeanoak eta planetaren defendatzaileak' lanak ikusteko aukera izango da ETB1en, ETB2n eta ETB3n.
'Egia deseroso bat' (An inconvenient truth) lanak Al Gore Estatu Batuetako presidenteorde ohiaren kanpaina jorratzen du, herritarrak berotze globalari buruz hezteko. ETB2n 09:40an eta ETB1en 23:55ean eskainiko da igande honetan. Aste hauetan zehar haren jarraipena den 'Ondorio deseroso bat: egia boterera' (An inconvenient sequel: Truth to power) dokumentala eskainiko da Euskal Telebistan. Arazo global honen aurka borrokatzeko eraikitako aurrerapena eta munduko liderrek energia berriztagarrian inberti dezaten konbentzitzeko Gorek egindako ahaleginak jorratzen ditu ikus-entzunezkoak.
Igandeko proposamenen artean daude, baita ere, 'Itsaso basatiti'k (ETB2n, 11:00 inguruan), gizakiaren eta naturaren arteko talka konplexura hurbiltzen gaituen ikus-entzunezkoa; Amestu etorkizuna: 'Ozeanoak' (ETB1, 15:00etan); eta 'Planetaren defendatzaileak', gazteei zuzendutako sei ataleko lana ETB3n, ingurumenaren aldeko borrokalari handien dozena erdi istorio eskaintzen dizkiguna. Urriaren 24an atal guztiak eskainiko dira, 16:30ean; eta hortik aurrera egunero atalez atal ikusteko aukera izango da.
Azaroaren 12ra arte honako lan hauek ere izango dira ikusgai: 'Bihar' (Demain), bost kontinenteetan barrena ideia berrien eta gauzak egiteko moduak aldatzen ari diren pertsona berritzaileen bila bidaia egiten duen lana; 'Lotsa' (Vergüenza) gure bizimoduak ingurumenean eta, ondorioz, ozeanoen egungo egoeran duen eraginari buruz kontzientzia handiagoa hartzeko deia egiteko asmoa duen lana; BBCk ekoiztutako 'Plastikotan itotzen' (Drowning in plastic) lan saritua, plastikoak naturan dituen ondorioak iraultzeko borrokan, munduko biologo eta itsas aktibista nagusien azken ikerketak erakusten dizkiguna; eta 'Arriskuan dauden hiriak' dokumental sortako hainbat atal, tartean New York, Amsterdam eta Veneziari buruzkoak.
Publicidad
Bestalde, 'Bihar: Elegir el mañana' film laburra izango da ikusgai ETB2n urriaren 29an. BBK-k bultzatutako ekoizpenak iraunkortasunean oinarritutako jarrerak hartzearen garrantziaz hausnartzeko deia egingo die herritarrei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión