Aurreiritziak eraisteko esperimentu soziala
'Abiapuntua' saioarekin ETB1k sei gazte protagonistak biziko dituzten esperientzien bitartez
Gaur asteazkena estreinatuko da EITBk euskal gizartearen aniztasuna islatzeko eta oraindik existitzen diren aurreiritzien hesi soziala apurtzeko helburua produzitu duen saioa. Xabier Madariagak gidatuta, uste eta sinesmenen inguruko test soziala egingo du 'Abiapuntua' programak. Arrazistak gara? Homofoboak? Berdin tratatzen ditugu pertsona guztiak? Preso ohiak, aniztasun funtzionala, homosexualitatea, arraza ezberdinak edota zahartzaroa, modu naturalean onartzen ditugun errealitateak al dira? Edo, tolerante eta irekiak garela pentsatzen dugun arren, aurreiritziekin jokatu eta gure inguruko pertsonak kategoria ezberdinetan sailkatzen ditugu?
Publicidad
Horiek eta bestelako galdera mordoa erantzuten saiatuko da saioa sei gazte protagonistak biziko dituzten esperientzia ezberdinen bitartez «jakin gabe izaten jarraitzen ditugun aurreiritziak» islatuko dira asteazkenero. Kamera aurrean izango dira Janire Matilla, Andoni Andueza, Maider Uribarri, Gorka Basterretxea, Lorea Iribar eta Joseba Loyarte hiru bikotetan banatuta.
«Saioaren helburua gure aurrean ispilu bat jartzea izango da, eta gazteek biziko dituzten esperientziak gure aurreiritzi sozialen isla izango dira. Askotan modu kontzientean ez ditugun iritzi eta sinesmenak erakutsiko dizkigute hesi sozial hori apurtzeko asmoarekin», zehaztu du komunikazio taldeak ohar bidez.
Ezagutzaren bide honetan, eurentzat ezohikoak diren egoera eta errealitate desberdinak bizitzeko aukera izango dute gazteek. Programak ongizate-zonatik ateratzera behartuko ditu. Lehenbizi, atal bakoitzaren hasieran, Xabier Madariaga aurkezleak gaia aurkeztuko du eta gazteei jarraibideak emango dizkie. Astero aldatuz joango diren bikoteak, 48 orduz, dagokien errealitatera bidaliko ditu. Bizipen horien ostean, sei gazteak elkartu egingo dira berriro. Bizipenen inguruko gogoeta egingo dute, sentitutakoa partekatuko dute eta ondorioak aterako dituzte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión