51.198 euroko zakua banatu du 'Zurekin Bat' lehiaketak
Upeide taldeak eraman du saria, Ainhoak Etxebarriak aurkezten duen lehiaketaren 102. atalean
Jueves, 17 de marzo 2022, 11:47
Asteazkenean, martxoak 16, EITBko 'Zurekin Bat' lehiaketaren lehen zakua eraman du Upeide taldeak: 51.198 euro. Ainhoa Etxebarriak aurkeztuta, galdera-erantzun formatuko saioa da, eta lau kideko bi talde aritzen dira gauero lehian. Eskoriatza eta Aretxabaletako hainbat gaztek osatzen dute Upeide, eta denak dira musikariak. Bakoitzak bere musika talde propioa du, baina denek batera Upeide Elektrotxaranga (edo Elektropatxanga) muntatu nahi zuten, eta amets horrekin aurkeztu ziren lehiaketara. Beraz, horretarako erabiliko dute astez aste irabazitako ia 8000 euro… 51.198 euroko boteaz aparte, noski.
Publicidad
Guztira, 27 egunez izan da Upeide programan, bi txandatan: hasierakoan Aitor, Gari, Beñat eta Ixak; eta bigarrenean Aitor, Beñat, Gari eta Arrieta. Beraz, orotara, bost gaztek osatu dute taldea. 21-26 urte bitartekoak, horietako lauk Fisika ikasi dute; Garik, berriz, Ikus-entzunezko Komunikazioa. Saio guztietan Aitor izan da taldearen liderra. Finkapen fase oso onak egin dituzte, eta «pleno» asko egin ere; hau da, 10 hitzak hainbatetan asmatu dituzte. Arrastoetan ere oso fin ibili dira. Azkenean, lehiaketaren 102. atalean finalera iritsi eta asmatu zuten azken supergaldera: Zenbat pertsona daude 'Azken Afaria' margolanean?
Joan zen irailean estreinatu zen 'Zurekin Bat' lehiaketa ETB1en, eta aste honetan bertan egin du 100. saioa. Orain arte, hainbat talde ibili dira lehian, baina bakarrak lortu du zakua. Hori bai, bada Upeide taldekoek bezainbeste denbora egin duenik ere. Izan ere Zanpantzarrak taldeak ere 27 programa egin zituen, eta 6.226 euro eraman ere. Gainera, zarauzatarrak dira finkapen fasean diru gehien irabazi dutenak: 710 euro. Ordurarte botea eramateko zorian egon direnenen artean ere baditugu Azpeitiako Korrale (12 saio eta 2.170 euro) eta Arratiako Txekorrak (9 programa eta 2.677 euro).
'Zurekin Bat' lehiaketa astelehenetik ostegunera dago ikusgai, 21:30ean, ETB1en.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión