Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

28.282 parte-hartzaile eta %4,5eko ikusle kuota lortu zuen 'Biga Egunean Behin' finalak

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak uztailean baino %12 jokalari gehiago izan ziteun ostegun gauean

DV

Viernes, 17 de diciembre 2021, 17:25

Zortzigarren denboraldia eta bigarren final berezia izanagatik, Egunean Behin fenomenoa bizi-bizirik dago. Ostegun gauean izandako 'Biba Egunean Behin' finalak arrakasta nabarmena izan zuen 28.282 jokalari batuta telebista eta telefono mugikorraren bidezko aldibereko lehiaketan. Komunikazio taldeak emandako datuen arabera uztailaren 15ean eskainitako finalean baino %12 gehiago izan zen atzoko datua.

Publicidad

Gainera, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak audientzia bikaina izan zuen: % 4,5, eta euskaldunen arteko kuotan %13,1a. Era berean, 64.000 ikus-entzuleko audientzia metatua erdietsi zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Saioan hiru bikote aritu ziren zuzenean jolasten, telefono mugikorretatik konektatu ziren milaka lehiakideekin batera: Maitane Urbieta eta Iker Galartza, Julen Telleria eta Jon Gotzon Aldaparena, eta Sara Cozar eta Sebastian Lizaso. Horrez gain, Erik Gartzia aurreko denboraldiko irabazlea hartu zuten lehian aritzeko.

Guztien artean puntuazio onena lortu zuena Jon Arroyo usurbildarra izan zen eta 2000 euroko bidaia txartela irabazi zuen. Partida onena, aitzitik, Mariak egin zuen bigarren txandan 27 segundotan 10 galderak asmatuta. Azkenik, parte hartzaile guztien artean 1000 euroko beste bidaia txartel bat zozketatu zen.

EITB Maratoiaren egun handiarekin bat eginez, lehiaketaren partaide kopurua bezain besteko diru ekarpena egin zion saioak alzheimerraren ikerkuntzara bideratutako elkartasun ekimenari, 28.282 euro hain zuzen ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad