Horman Poster kolektiboko kideak entsegu batean.
Xanti Agirrezabala | Horman Poster

«Antzerkia modu bizian eta jolasten ari garen arte bezala ulertzen dugu»

2022ko Donostia Antzerkia Saria irabazle modura 'Souvenir, komeria estralurtarra' aurkeztuko du Horman Posterrek kolektiboak

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 3 de marzo 2023, 18:10

Hiru pertsona, «espazioko ametsez hordituak» taularatuko dira bihar Gazteszenan 'Souvenir, komeria estralurtarra' (Horman Poster kolektiboa) obra antzezteko. Egungo gizartetik abiatuta hain urruti ez den etorkizunari buruz hausnarketa sustatzen duen lana, umore eta kritika ukituekin, besteak beste «zer dago gure mundua beste planeta batean erreproduzitzeko nahiaren azpian?» bezalako galderak botata.

Publicidad

Obra idazteko abiapuntua konpainiako kideek lehen eskutik bizi duten errealitate bat izan zen: turismoa eta honen eraginak. «Bilbo, Azpetia eta Loiola, Zumaia eta flyscha edo Bermeo eta Gaztelugatxe, denok ditugu harremanak eta ezberdinak direnez aberasgarria izan da». Hala gure gizartean ditugun ohitura, turismo mota eta joerak aztertu eta ikertu zituzten. «Gero eman genion jauzia espaziora eta Lurrean egiten ditugun akatsak beste planeta batean errepikatzeko dugun joerara», azaldu du Xanti Agirrezabalak.

Bidean, noski, 2022an 'Antigone edo ezetzaren beharra' lanagatik jaso zuten Donostia Antzerkia Saria mugarri izan zen. Obra hura K.a. 422. urtean Sofokles poetak idatzitako eta lehen aldiz grekotik euskarara 1946an Jokin Zaitegik ekarri zuen testuan oinarritua dago. Zaitegik Antigone izenburuarekin argitaratu zuen eta Horman Poster konpainiakoek mantendu zuten. Tituluaren bigarren zatiarekin, «bertsio bat dela erakutsi» nahi izan zuten. «Guretzat sekulako sorpresa izan zen, bultzada handia, eta diru horri esker garatu ahal izan genuen 'Souvernir' obra». Izan ere, ideia aurrez lantzen hasiak ziren, aurkezpenean azaldu zuten bezala.

Ostean, sormen-prozesu luzea planteatu zuten, «batetik ikerketa eszenikorako; eta, bestetik, eszenan gertatzen dena eta testua aldi berean sortzen goazelako». Lantaldea batu eta elkarrekin sortzeko egonaldiak egin dituzte, bakoitzean helburu bat finkatuta, eta hauetara zenbait kanpo kolaboratzaile eta lagun gonbidatu zituzten bakoitzak bere arloko lanetan ekarpenak egin zitzan. «Kasu honetan estreinaldi data itxia zegoen eta noiz bukatuko zen jakinda bide hori plangintza on batekin egin dugu obra ondu eta poliki-poliki finkatzeko». Metodologia horrekin joan ziren erabakitzen janzkera, elementu eszenografikoak, argiztapena edo soinua.

Souvenir, komeria estralurtarra

  • Konpainia: Horman Poster kolektiboa.

  • Sarrera: 10 euro.

  • Hizkuntza: euskara.

  • Zuzendaritza: Igor de Quadra eta Jon Ander Urresti.

  • Interpreteak: Maite Aizpurua, Xanti Agirrezabala eta Matxalen de Pedro.

  • Elementu eszenografikoak: Miriam Isasi.

  • Jantziteria: Alberto Etxebarrieta (Sinpatron).

  • Argiztapen diseinua: Arantza Flores.

  • Soinua: Asier Renteria.

Lanketa garrantzitsua egin du, gainera, kolektiboak «umorea egiteko Horman Poster modua bilatzeko, jakinda umorea eta komedia ulertzeko modu asko daudela, antzerkia ulertzeko dauden bezain beste». Barne ariketa horretan kontatu nahi zuten hori umore edo komediatik nola kontatu bilatu nahi izan dute. «Hori izan da prozesuko erronka nagusienetako bat».

Publicidad

Lehen egun garrantzitsua azaroan heldu zen, Arriagan egindako estreinaldian. «Egun berezia da eta bere fragilitatea ere badauka, lehen aldiz jendearen aurrean erakutsiko duzulako». Egonaldietan gonbidatuen aurrean antzeztu ohi badute ere, Agirrezabalarentzat «ez da berdina egindako lan eta igarotako ordu eta esfortzu guztiak taula gainera» ateratzen direlako. Eta osteko emanaldi bakoitza ere mundu bat da Horman Poster konpainiarentzat. «Antzerkia modu bizian eta jolasten ari garen arte bezala ulertuta une oro da ezberdina, bai lekuaren zein gu nola gauden edo ikuslearen arabera». Hau da, antzerkia une oro lantzen den produktu bezala ulertzen dute, «sekula amaitzen ez dena».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad