Rocka eta bertsoa, aspaldiko lagunak
Bi mundu horien arteko harremanei buruzko liburua plazaratu du Alberto Irazu kazetariak
FELIX IBARGUTXI
Viernes, 20 de octubre 2017
Alberto Irazu kazetariak 'Rocka puntua!' liburua plazaratu du, bertsoa eta rockaren arteko harremanari buruzko kronika eta saiakera. Pamiela argitaletxearen bidez atera du.
Publicidad
Irazuk esan duenez, berarentzat giltzarri izan zen 80ko hamarkada erdi aldera Andoaingo gaztetxean ikusi eta entzundakoa. 1985eko otsailean 'Peste' fanzinearen lehen zenbakia kaleratu zuten gaztetxekoek, eta bertan bertso batzuk zetozen, andoaindar preso batek Herrera de la Manchako espetxetik bidaliak. «Punk kutsuko fanzine batean inoiz argitaratutako lehen bertsoak? Seguru asko», dio Irazuk liburuan.
Negu Gorriak taldearen 'Bertso-hop', berriz, «iraultza» izan zen liburuaren egilearen ustez. Hura 1990ean abiatutako ekimena izan zen.
Baina liburuari hasiera ematen dion atalean aspaldiko gertaera bat azaltzen da. Zestoan, 1964an, Joxe Mari Iriondo gai-jartzaileak puntu hau ipini zion Uztapideri:
Ikasi al duzu
rock and roll eta twist?
Bertsolariak muturra okertu eta erantzunean argi utzi zuen erritmo berri horiek ez zituela batere gustuko.
Ez degu izan, aizu,
guk orrenbeste bist,
galdetu behar zendula
ez liteke sinist,
naikua pena onek
neri ematen dit.
Aurkezpen ekitaldian Joxerra Garzia mintzatu da baita ere, «bigarren irakurlea» eta kazetariari hainbat gomendio emandakoa. Unibertsitate-irakaslearen esanetan, «idazkera aldetik eredugarria» da liburua, saiakera akademikoen kontrapuntu ederra, «eta neurriz kanpoko entusiasmoarekin idatzia».
Publicidad
Andoni Egañak ere jardun du, Irazuk gonbidatuta. Zarauzko bertsolariak gogorarazi du bertsozaletu baino lehenago, artean mutiko bat zela, lagunekin 'Xipri' tabernara joan ohi zela, eta han Basarriren bi bertso zeudela paretan ipinita. «Danbolin eta txistuari buruzko bertsoak ziren, klasikoak, eta gu hantxe jarduten ginen, bertso haiek kantatzen Errobiren doinu batekin».
«Nik beti ikusi dut bertsoa gauza ez-monolitikoa bezala», adierazi du Egañak. Endoiakoaren aldean, beste muturrean Zarauzko bertsolaria.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión