

Secciones
Servicios
Destacamos
Domingo, 8 de noviembre 2020, 14:20
Laugarren urtez, Ramiro Pinilla (1923-2014) idazle bizkaitarraren izen daraman Eleberri Laburren Lehiaketa deitu du, «idazlearen memoria mantentzea eta literatur sorkuntza bultzatzea» helburu dituen ekimena, hain zuzen ere.
Euskarazko zein gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal izango dira eta horien luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da. Testuak jasotzeko epea 2021eko otsailaren 19an amaituko da. Abuztuaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko du epaimahaiak erabakia, eta sariak irailaren lehen hamabostaldian emango dira. Lehiaketan parte ahal izango dute egoitza Espainiako Estatuan dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea.
Bi sari banatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko lan hoberenentzat, horietako bakoitza 6.000 eurokoa. Halaber, lana argitaratzeko 1.000na euroko laguntza jasoko dute irabazleek. Deialdiaren arauak Getxoko kultur etxeetan eta hemen eskura daitezke.
Ekimenaren bitartez, Pinillesca taldeak eta Getxoko Udalak aurreko beste proiektu batzuetan hasitako elkarlanarekin jarraitzen dute. Lehiaketaz baliatuta, egile getxoztarra eta bere lana omendu nahi ddituzte.
Idazle ugari erakartzen ditu lehiaketak. Iazkora, esate baterako, 141 lan aurkeztu ziren, horietako 132 gaztelaniaz. Parte-hartzaileetako 28 Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak dira, eta gainontzekoak estatuko ia lurralde guztietakoak. Lehiaketako epaimahaia Arantxa Urretabizkaiak, Txani Rodríguezek eta Juan Kruz Igerabidek osatu zuten, eta erabaki irailean eman zuten erabakia.
Ascensión Badiola Aristimuñoren (Bilbo, 1961) 'La decisión de Juana Mir', oraintsu argitaratua, saritu zuten gaztelaniazko atalean, eta euskarazkoen artean, berriz, Mikel Ayllon Corralek (Bilbo, 1980) irabazi du 'Hanka hautsiak' eleberriagatik. «Oso ongi karakterizatutako pertsonaia bat da protagonista, egoera latz batetik irtena, desagertzear dagoen familia eta bizilagun giro batean. Egoera latza eta esperpentikoa; izan ere, harreman estua dauka zirkuagaz», arrazoitu du epaimahaiak, eta lanaren «zentzu narratiboa» baloratu du. Ayllon itzultzailea da ogibidez, eta Ez tiro egin anbulantziei (Elkar, 2015) liburuaren egilea. Horrez gainera, 'Gerezi gorrien garaia' (Txalaparta, 2005) liburuaren idazleetako bat ere bada. Gainera, Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 55. edizioa irabazi du berriki, Euskarazko Kontakizun Liburuen kategorian, 'Zoriontsuak izatea aukeratu genuen' obrari esker.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.