Borrar
Aitziber Etxeberria idazle zarauztarra

'Olivetti', amarik gabe hazitako alaba bat, amaren urratsen bila

Intrigaz eta akzioz beteriko nobela iraganaz eta maite ditugunen alderdi ezezagunez aritzeko baliatu du Aitziber Etxeberriak

Nerea Azurmendi

Donostia

Asteazkena, 18 azaroa 2020, 17:16

Comenta

Erritmoa galdu gabe jarraitzen du nobelagintzan Aitziber Etxeberria idazle zarauztarrak. 'Tango urdina' argitaratu zuen aurrena, 2003an, eta handik lau urte iritsi zen bigarrena, '31 Baioneta'. Biekin irabazi zuen Donostia Opera Prima saria. Ia hamar urteko tartea eman zion 2016an argitaratu zuen 'Nomada'-ri, eta laugarrena ekarri du orain, 'Olivetti', oraingoan ere Ereinen eskutik.

Idazleak Iñaki Aldekoa editorearekin batera aurkeztu duen eleberria, funtsean, orainaldi desatseginean bizi den emakume batek iraganera egiten duen bidaia da. Intrigazko eleberri baten forma eman dio Etxeberriak «akzioa eta erritmo azkarra» dituen lanari, horren bitartez bi ideia nagusi lantzeko.

Batetik, argitu du, «heriotza bat gertatzen denean heriotza horrek ekartzen du hil den pertsonaren bizitza berrikustea eta bere intimitatean sartzea, eta batzuetan topatzen dituzu ezpero ez dituzun gauzak». Bigarrena da «emakumearen ikuspuntua», emakumeen bizitzei eta lanei «gizonezkoenei baino garrantzi txikiagoa» ematen baitzaie, are gehiago eleberriaren muinean daudenak gertatzen diren garaian eta eremuan.

Bi ideia nagusi horiek lotzeko –eta irakurlearen arretari eutsiko dion eleberri entretenigarri bat osatzeko –Ingrid izeneko protagonista sortu du, 40-45 urte inguruko emakumea, urak aztertzetik bizi dena. Narratzailea ere bera da. Ama umetan galdu zuen, aita berriki hil zaio, eta notarioarengana joaten denean haren azken borondateen berri jasotzera, notizia osagarriak ere emango dizkiote: idazmakina zahar baten argazkia. Olivetti batena, hain zuzen. «Nire alabei emateko, amaren ondasunen inguruan zalantzarik azaltzen badute», idatzi zuen aitak argazkia barruan zeraman gutun-azalean.

Orainaldia ez du oso atsegina Ingridek. Izaera ere ez du gozoa. Irakurleak ezagutuko dion aurreneko erabakia da ilea moztea eta urdinez tintatzea aitaren hileta-elizkizuneko egunean. Haserre dago, bakarrik sentitzen da, urteak dira ez duela Irene ahizparekin traturik. Horregatik, eta horraino nola iritsi den ulertzeko, murgilduko da buru-belarri «iraganaren eta haurtzaroaren azterketan», amaren maitasunik gabeko umetako urteetan...

Hasiera batean esanahi argirik ez duten aurkikuntza horiek hankaz gora jarriko dute Ingriden bizitza. Apurka-apurka joango da hobeto ezagutzen oroitzapen lauso eta oso mugatu bat baino ez zen ama: zientzialaria; diktadura garaiko Euskal Herrian amatasunaren eta lanbidearen arteko hautua egitera behartuta sentitu zenean, beste emakume askok bezala, familia aukeratu zuena, etorkizunerako mezu bat utzita betiere.

Amaren inguruko informazioak aita hobeto ezagutzeko ere balioko dio Ingridi, eta zekien guztia zalantzan jartzeko. Bidaia hori ez du bakarrik egingo, Dusty izeneko tatuatzaile bat izango baitu lagun. Eta, jakina, intriga eta akzioa ez dira faltako. Ezta ikerketan aurrera egin ahala agerian gelditzen joango den amaren bizitzan ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Olivetti', amarik gabe hazitako alaba bat, amaren urratsen bila

'Olivetti', amarik gabe hazitako alaba bat, amaren urratsen bila