Borrar
Nerea Ibarzabal.

Nerea Ibarzabalek bereganatu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Miribilan jokatutako finalean Jone Uriari gailendu zitzaion buruz-burukoan

BIANDITZ IRAOLA

BILBO.

Igandea, 19 abendua 2021, 08:49

Comenta

Nerea Ibarzbalek irabazi zuen atzo Bilbon jokatutako finalean. Saio txukuna izan zen, nahiz eta tarteka hotza suertatu, baina ale ederrik entzun zen, batez ere zortziko txikiko lanetan. Baina saioak gorakada handia izan zuen buruz-bururako bi bertsolarien izenak aipatzean. Berotasun handiak bildu zuen Miribila eta Nerea Ibarzabalek eta Jone Uriak bikain erantzun zuten. Zortziko txikiko lanean Ibarzabali finaleko bertsolaria izatea tokatu zitzaion eta Uriari pinganiloz zer kantatu esaten ziona. Aurreko gai bati erreferentzia eginez hasi zen Ibarzabal: «ta orohar gustora zuk eginaz hara / baina angularekin pasatu egin zara». Uria giltza hor egon zela erantzun zion, honela jarraitzeko: «Keba pasea hortxe lortu duzu neska /.../ ta bakarkako ona atera zait ezta?». Ziri bikoitza sartu zion orduan txapeldunak: «Ba bai sortu didazu nahiko iskanbila / baina lortu dugu ta lasaitu nadila / etsai gogor bat daukat txapelaren bila / baina Jonek zein ote du puntu debila?». Pinganilokoak ederki erantzun zion ordea: «Hara galdera hortan atea jo kanka / nik esan nahi nizuke aguanta aguanta / Jonek ez du sartuko berahala hanka / Maialen Lujanbio du pinganiloan ta».

Arratsaldeko lanik borobilena ere, agian buruz-buruko kartzelan egin zuen irabazleak. «Topa egin ahala 'pasatu dadila pasatu beharrekoa' pentsatu duzu» zion gaiak. Ibarzabalek familiarekin aspertu eta aspaldiko lige baten gonbitea onartzen duenetik kantatu zuen. Bikain deskribatu zituen egoera eta onartzeko arrazoiak, eta kulparik gabe itzuli zen etxera: «Lehenik txanpaina zena geure eskutik eskura / gero bilakatu zaigu ahotik ahora ura / hotelera joan gara oroituz lehenengo uda / eta izara artean berriro azalez muda / eferbeszente ta motxa gaur gaueko abentura / eskertzen dizut bisita egon naiz oso gustura / muxu bat eman ta agur geure ordua heldu da / berriro itzul gaitezen maite gaituzten lekura».

Sailkapena

  • 1 Nerea Ibarzabal Salegi 874,5

  • 2 Jone Uria Albizuri 866

  • 3 Etxahun Lekue Etxebarria 520,5

  • 4 Xabat Galletebeitia Abaroa 507,5

  • 5 Onintza Enbeita Maguregi 489,5

  • 6 Aitor Bizkarra Ruiz 486

  • 7 Aitor Etxebarriazarraga Gabiola 484

  • 8 Gorka Pagonabarraga Agorria 464

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nerea Ibarzabalek bereganatu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Nerea Ibarzabalek bereganatu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa