Nazioarteko adituak finalean izango dira aurten ere
Kantu inprobisatua lantzen duten Herrialde Katalanetako, Galiziako, Madeirako eta Sardiniako ordezkariak izango dira abenduaren 18an, Iruñean
DV
Jueves, 1 de diciembre 2022, 18:03
Bertsolari Txapelketa Nagusia eta abenduaren 18an Iruñean jokatuko den finala udazkeneko gaietako bat izan da. Noski, gurean, baina baita harago Bertsozale Elkarteak «urteetan» eraikitako harremanei esker. Horren adierazle da beste behin nazioarteko adituak, «hitzaren jolasa maite» duten elkartetako kideak izango direla Nafarroa Arenan. Besteak beste Kataluniako Cor de Carxofa, Glosadors de Mallorca, Galiziako Oral regueifa elkartea, Madeirako Xarabanda eta Sardiniako cantadorien lana sustatzen duen Cordinamentu Artes Musicales et Poèticas de Tradizioni Orali de Sardigna elkarteetako kideak.
Publicidad
Horietako zenbait «gonbidatu ezagunak» direla azpimarratu du Bertsozale Elkarteak, esate baterako, 2016ko 'Europa bat-batean' egitasmoan kantuan aritu zen Maribel Servera glosadorea; urteetan bertsolarien eta Sardiniako cantadorien zubi-lanak egiteko garaian paper garrantzitsua izan duen eta aurreko zenbait finaletan ere egon den Paulu Zedda; edota Regueibertso programari esker; Séchu Sende izango da Galiziako gonbidatuetako bat.
Ikertzaileak ere bai
Kantu inprobisatuan aditu zen John Miles Foley ikertzaileak Bertsolari ikus-entzunezkoan ere adierazi zuen bertsolaritzaren fenomenoaren bakantasuna: «Inoiz ez dut horrelakorik ikusi. 14.000 lagun horrelako emanaldi batean elkartuta, bertan egon behar dutenaren sentimenduak batuta, izan heldu, gazte, gizonezko edo emakume».
Hala finalean izango dira aurten Korsikako kantu inprobisatua aztergai duen Giovanni Ragni, Brasilgo inprobisatzailea eta doktoregaia den Edmilson Ferreira, puntu kubatarrean aditu den Amaya Carricaburu edota bertsolaritzarekiko interes berezia duten Oviedoko Unibertsitateko Jesus Fernandez antropologoa eta Columbiako Unibertsitatetik datorren Rafael Yuste neurologoa, besteak beste.
Gainera, haiekin izango dira Nevadako Unibertsitateko Renoko Euskal Ikerguneko ordezkariak eta bertako unibertsitateko ikertzaileak, bertsolaritzarekin eta Bertsozale Elkartearekin harremana dutenak: Jon Sarasua bertsolari eta ikertzailea, Nafarroako Unibertsitateko Alfredo Asiain ikertzailea edota UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrako zuzendaria den eta bertsolaritza generotik ikertu izan duen Jone Miren Hernandez, adibidez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión