Naroa Jaiok irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa

Astelehen honetan jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa; guztira sei gaztetxo oholtzaratu dira Durangon jokatu den saioan

DV

Miércoles, 15 de mayo 2024, 12:21

Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketak martxa onean jarraitzen du aurrera. Astelehen honetan jokatu da bigarren kanporaketa Durangoko Kurutziaga Ikastolan, eta guztira sei gaztetxo oholtzaratu dira. Puntu gehien batu dituena Naroa Jaio izan da. Zehazki, parte hartzaileak Kelmene Abaitua, Adur Lopez, Izei Nuñez, Nahia Ruiz De Arbulo, Naroa Jaio eta Garazi Uriarte izan dira.

Publicidad

Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu da, eta epaileak Mirian Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula izan dira. Idazkaria Ander Elortegi izan da. Getxo eta Durangoko kanporaketa igaro ondoren, Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa maiatzaren 5ean izango da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa, aurreko kanporaketak bezala, arratsaldeko 17.00etan izango da.

Antolatzaileek nabarmendu dute saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko dela finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera egingo dutela. Zehazki, finala maiatzaren 25ean, larunbatean, jokatuko da Arrigorriagako eskolan. Hori esandaurreko edizioetan moduan, bat-batekoa sariketa eta idatzizko sariketa izango ditu. Goizeko 10.00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11.30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak. Sari emate ekitaldiaren ostean bazkaria egingo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad