Zilibito Records oiartzuarrak, nagusi
Julen Idigoras, Lorea Argarate eta Josune Arakistainek osatutako epaimahaiak 5.000 euroko saria eta 2024ko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera eman zien
I. M.
Viernes, 17 de noviembre 2023, 09:49
Zilibito Records seikote oiartzuarra nagusitu zen ostegun honetan 2023ko Maketa Lehiaketako finalean eta Julen Idigoras, Lorea Argarate eta Josune Arakistainek osatutako epaimahaiak 5.000 euroko saria eta 2024ko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera eman zien. Ainhoa Vitoriak gidatutako lehia 20:00etan hasi zen eta Zilibito Recordsekin batera Enbata Lorade, Itzek eta Ganibet aritu ziren zuzenean kantuan Bilboko Sala BBK aretoko oholtzan
Publicidad
Hain zuzen talde oiartzuarra izan zen lehena kantuan. Atzetik, Ganibet taldea, Amaiur eta Ekain, igo ziren oholtzara. Abesti propioak eta bertsioak uztartu zituzten, tartean Erramun Martikorenaren 'Xorieri' eta The Uski'sen 'Gabero zu barik'. Doinu elektronikoak alde batera utzi eta, banda formatu klasikora. Itzek mungiarrek 'Parkatu ama' izeneko abestiarekin abiatu dute kontzertua, eta 'Nartziso'-rekin bukatu. Hirukoteak gogor astindu zuen oholtza, energia askorekin.
Gaua entzuleen saria eskuratu zuen Enbata Loradek itxi zuen. Bakioko seikoteak 'Zuzen', 'Egurre', 'Sugandila', 'Marea', 'Espresso' eta 'Cartera vacía' abestiak jo zituen.
Sari banaketa
Banatu beharreko sarietatik lehena 'Harrobia Saria' izeneko garaikurra izan zen, publikoak webgunearen bitartez emandakoa. Hala, aurten, finaletik kanpo gelditutako artista batek eraman du saria: ALAI ekoizle eta musikariak. Honi esker Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango du. Modu berean erabakita banatu zen gaueko bigarrena, Gaz Saria (Eusko Jaurlaritzaren GAZ zerbitzuak eta Laboral Kutxaren gazte txartelak babestutakoa) eta finalistetako batentzat izan zen, Enbata Loraderentzat. Ikus-entzuleek hala erabakita, Bakiora joan da 2.500 euroko txekea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión