Las diez noticias clave de la jornada
Sara Santos

Zetak-ek bira amaierako hirugarren kontzertua iragarri du

2023ko urriaren 7 eta 6ko sarrera guztiak saldu ostean beste data bat gehitu du musika taldeak: urriaren 5a

Lunes, 26 de diciembre 2022, 12:41

Zetak taldeak sekulako bira egin du eta arrakastaz arrakasta, «azken kontzertuak» zirenak jada hiru izango dira. Hala erabaki du musika taldeak hasiera batean iragarritako bi emanaldietako sarrera guztiak saldu ostean. Abendua erdialdean jakinarazi zuen azken kontzertua 2023ko urriaren 7an izango zela Bilboko Kafe Antzokian.

Publicidad

Esan, zabaldu eta zaleek ez zuten zalantzarik egin. Berehala saldu ziren guztiak. Ez zen bakar bat ere geratu. Hala, bigarren data bat gehitu zuen taldeak sarrera gabe geratu ziren zaleentzat eta urriak 6an ere kontzertua eskainiko dute. Lehen kasuan bezala, bigarren egunerako eskainitako denak agortu ziren ere eta erronkari erantzun eta hirugarren data bat ere izango du azken kontzertuak: urriaren 7a. Batetik hirura. Oraingoz hauek ez dira agortu eta sarrerak salgai daude.

Zetak taldea Pello Reparazek sortu zuen 2019ko azaroaren 18an 2007-2018an Vendettako kidea izan ostean. Euskal musika pop-elektronikoko taldea da eta ibilbidean bi disko, 'Zetak' (2019) eta 'Zeinen ederra izango den' (2020), eta hainbat single kaleratu dituzte.

Zetak taldeko kideak

  • Pello Reparaz abeslaria

  • Leire Colmo perkusioa

  • Iban Larreburu bateria

  • Gorka Pastor sintetizadorea

Lehen lanarekin arrakasta handia eta milioitik gora bisita lortu zituzten YouTuben eta Spotifyn, tartean Errepidean abestiari esker. Bigarren lana pandemiaren une ia gogorrenean aurkeztu zuten eta izen bereko lehen singlerako bideoklipa egiteko Zetak taldeak bere jarraitzaileei bizitzako unerik zoriontsuenetako bideoak eta argazkiak bidaltzeko eskatu zien, ia bi milioi ikustaldi sortuz.

Pandemia ostean jarraitzaile mordoa dituztela ari geratu da. Batetik, 2002ko Herri Urratserako 'Itzulera' kantarekin eta bideokliparekin Euskal Herriko azken txokoraino heldu ziren; bestetik, 2022ko udan Donostiako Aste Nagusian 13.500 lagun bildu zituzten Sagueseko Tomas Alba plazan; eta, azkenik, Durangoko Azokan ilara luzeak pilatu zituzten euren stand-ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad