Bi urteko isilunearen ostean, bueltan da 'Entzun!'
2022. urteak eman duen musika-uztaren erradiografia egin dute askoren artean
Viernes, 9 de diciembre 2022, 12:22
Durangoko Azoka bera ez da 2022 honetan ahots osoa berreskuratu duen bakarra. Beste eragile asko ere aurten itzuli dira ohikora, pandemiaren urte zailenak igaro ostean. Horietako bat da 'Entzun!' musika argitalpena, bi urteko isilunearen ostean bueltan dena. Musikaren Plazako 42.ean eskura daitekeen urtekaria «2022. urteak eman duen musika-uztari gure kolaboratzaile-sareak egin dion erradiografia» da, sustatzaileen hitzetan. Harpidedunek, bestalde, etxean jasoko dute.
Publicidad
eskura daiteke, Musikaren Plazako 42.ean. Harpidedunek etxean
Lehenbiziko aleak orain dela 25 urte ikusi zuen argia, eta aurtengo hau, urtekaria, 70.a izango. Hain zuzen ere, aldizkari gisa hasi zen eta azkenaldian urtekari modura plazaratzen dute, baina herburua bat eta bera da: «musikaren kontakizuna egitea, edota kontakizunari musika eta hitzak jartzea, entzuten duguna kontatzea», nork bere ikuspegitik. «Hu atera zaigu, horrelakoa, honako hau da Entzun! egiten dugunok amaitzear den urteari termino musikaletan egin diogun erretratua», aurreratu dute, nabarmenduz ni urteren buruan plazara i tzultzea «kasik berriz sortzearen zentzua» hartu duena haientzat.
Urtekariak elkarrizketak, erreportajeak eta iritzi-artikuluak hartzen ditu barne, «atzerabegirako nahiz kritika formatuan». Mice, Mursego, Popatik Band, Danajan, Orbel, Harria, Bazka, Petti, Ines Osinaga, Silitia, J Martina, Ibil bedi, Neomak, Guda Dantza, Piztiak, Los Amaya, Urko, Leok'k, Katebegiak, Musikero, Usopop, Artza Records, Beleza Malandra, 'Digitalizazioren ekaitza', Hegoa Diskak, 'Bikingoak Euskal Herrian', Reggaetoia, Herriko Burdina… asko eta askotarikoak dira Entzun!-en 70. zenbakiak dakartzan artista eta proiektu izenak.
Kolaboratzaileei buruz ere beste horrenbeste esan daiteke, oso zabala baita zerrenda. Honako hauek idatzi dute zenbaki honetarako: Urko Ansa, Julen Azpitarte, Gotzon Hermosilla, Maitane Legarreta Etxezarreta, Fernändo Alonso, Alvaro Hilario, Jaione Dagdrømmer, Ekain Perez, Ritxi Aizpuru, Patxi Gaztelumendi, Erik Berganza, Antton Iturbe, Inaxio Esnaola, Iker Barandiaran, Ibon Aginaga, Iñigo Basaguren-Duarte, Ibai Arrieta, Eider Iturriaga, Aritz Larrea eta DosPorDos kolektiboa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión