Mirua taldeko kideak, 'Miruenea' diskoaren aurkezpenean. Arizmendi

Udazkenean ere, «erromeria» proposatuko du Miruak

Talde tolosarrak 'Miruenea' diskoaren hurrengo emanaldiak jakinarazi ditu

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 4 de agosto 2025, 15:04

Nostalgiari bizkarra eman eta mugaz harago begiratzeko aldarriarekin, «ikus ezin dugun hori begiestea posible dela sinetsiz», aurkeztu zuen Miruak lehen lan luze izango zenaren proiektua. Singleak aletu ostean heldu zen 'Miruenea' (Oso Polita) albuma. Aurkezpen modura kaleratutako EPtik ezberdin, landuago eta osatuago, lehen zuzenekoen ostean uda mugitua izan dute eta, atsedenako apenas tarterik gabe, udazkeneko datak ere aurreratu dituzte: Bartzelona, Madril, Logroño, Iruñea eta Azpeitia «oraingoz».

Publicidad

'Miruenea'-k asko du sustraietatik, folklorera gerturatzetik edo berbena aldarrikatzetik -hor da 'Salda Badago'-, baina inola ere nostalgia ariketa bezala ulerturik, guzti hori orainaldian bihurtzeko asmoarekin baizik. Eta ez soilik letretan, Maitane Iruiñ, Malentxo Zeberio eta Mattin Zeberiok sorkuntza eta soinu aro berri hori doinuetan ikus-entzunezko eta diseinu grafiko elementuekin ere islatu baitute. Hala, Tolosa, bertako inauteriak zein idiosinkrasia oso presente dira.

Hurrengo zuzenekoak

  • Urriak 10: Sala VOL (Bartzelona).

  • Azaroak 1: Sala Vesta (Madril).

  • Azaroak 2: Sala Fundición (Logroño).

  • Azaroak 14: Zentral (Iruñea), Kilirekin batera.

  • Azaroak 22: Sanagustin (Azpeitia).

Diskoa aurkeztuta «emaitzarekin disfrutatu» eta jendeari doinu berriak erakuste zuten helburu eta motibazio. Hala egin dute, batzuk aretoetan, beste batzuk kalean eta jaialditan, sarri laugarren kide bat izanik oholtzan, Manu Gaigne perkusionista.

Udazkenerako dituzte agendan urriaren 4an Bartzelonako VOL aretoko emanaldia, eta, ondoren, azaroaren 1ean Madrildik eta 2an Logroñotik igaroko da Miruenea. Ostean, «etxean», azaroaren 14an erromeria Iruñeko Zentral Aretora eramango dute eta 22an Azpeitiako Sanagustinera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad