Suak estudioko bigarren lana aurkeztu du
Talde bizkaitarrak 'Gorde genituen beldurrak' kaleratu du, beldurrei buruz ari den hamar abesti eta oleri batez osatutako lana
J. A.
Sábado, 21 de enero 2023, 08:26
Sua talde bizkaitarrak bigarren estudioko lana aurkeztu du. 'Gorde genituen beldurrak' izeneko diskoak hamar abesti eta olerki bat ditu eta kideek azaldu dutenez «beldurren inguruan» hitz egiten du, bai bakarrik sufritzen direnak zein kolektiboki pairatzen direnak.
Publicidad
Hauei aurre egiteko modu bat izan da abestiak egitea «armairuan giltzapetzeko» eta barne-barnetik ateratzen zaien «amorri hardcore punk» batekin. Bigarren lan honetan «ahots propioa» garatzen saiatu da laukote bizkaitarra.
Diskoaren aurkezpen biran jada bi kontzertu eskaini dituzte, lehena Ondarroan eta bigarrena Bilbon. Hurrengo asteetan beste zazpi emanaldi dituzte aurreikusita: urtarrilaren 26an Arrasaten, otsailaren 3an Orion, otsailaren 10ean Legorretan, otsailaren 11n Erandion, otsailaren 25ean Donostin, martxoaren 10ean Amurrion eta apirilaren 8an Elorrion.
Taldekideak:
-
Ane Barrenetxea, ahotsa.
-
Janire Lopez, baxua.
-
Julen Gilbert, gitarra.
-
Esteban Gaviria, bateria.
Sua taldeak 2018an abiatu zuen musika ibilbidea. Ane Barrenetxea (ahotsa), Janire Lopez (baxua), Julen Gilbert (gitarra) eta Esteban Gaviria (bateria) dira lau kideak. Urtebete beranduago Gaztea irratiak antolatutako 28. Maketa Lehiaketa irabazi eta 5.000 euroko sari potoloa eskuratu zuten. Horrekin batera, gainera, urte hartako Bilbao BBK Live jaialdian aritu ziren. 2019an ere argitaratu zuten 'Ordu beltzak' diskoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión