Sua eta Neomak Japonian eta Hego Korean izango dira urrian
Bi taldeek bira egingo dute 'Zandari Festa' ospetsuaren baitan
J. A.
Miércoles, 6 de septiembre 2023, 12:24
Sua eta Neomak euskal bira txiki bat egingo dute Hego Korean eta Japonian urriko lehenengo hamabostaldian, herrialde bakoitzeko hiri esanguratsuenetan kontzertuak eskainiz. Ibilbidea urriaren 6, 7 eta 8an hasiko da Hego Koreako hiriburuan, Seulen, izango den 'Zandari Festa' ospetsuan. Asian garrantzi handia daukan musikaren inguruko azoka da eta talde bakoitzak emanaldi bana eskainiko du, Mauka Musikagintzak jakinarazi duenez. Era berean, 'Showcase' erako kontzertu bana eskainiko dute, Asiako eta mundu osoko programatzaile eta musika arloko langileen aurrean.
Publicidad
Biraren bigarren 'Basque Night' edo Euskal Gauaren baitan izango da Musinsa Garage areto mitikoan. Ez dira bakarrik arituko, haiekin izango baita oholtzan jatorriz japoniarra den baina euskal musikarekin lotura handia duen DJ Txako. Biraren Hego Koreako zatiari amaiera emateko 'Fight For Rights' jaialdian izango dira, normalean soilik Japonian egon ohi dena baina aurten edizio berezian Hego Korean ere egingo dena.
Bigarren tanda, Japonian
Hego Korean antolatutako emanaldiez gain Sua eta Neomak Japonian ere izango dira. Lehenik, eta aurrekoei jarraipena emanda, Tokioko Chofu Cross aretoan joko dute urriaren 11n 'Fight For Rights' jaialdiaren Japoniako edizioan. Haiekin izango dira Caribbean Dandy, Johnsons Motorcar eta Euskal Herrian bira egin berri duen Ray? Oh... Needa!! taldeak, baita Txako, Tagood, Yonesuke-System eta Matxa DJak ere.
Bira bukatzeko, Japonia erdialdean kokaturik dagoen Minakami herrian egiten den mendialdeko M Festival jaialdian hartuko dute parte bi euskal taldeek, urriaren 14an eta 15ean, bertako beste hainbat talderekin batera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión