Sara Azurzak bere amonari eskaini dio bere single berria
Abeslari donostiarrak 2023an hil zen bere amonaren omenez idatzitako balada aurkeztu du, 'Heriotzean', urrian kaleratuko duen disko berriaren bigarren aurrerapen kanta
I. A.
Donostia
Osteguna, 28 martxoa 2024, 12:05
Sara Azurzak 'Heriotzean' singlea aurkeztu du. Izenburuak dioen bezala, abestiak heriotzari buruz eta bere inguruan sortzen diren pentsamenduei egiten die erreferentzia. Azurzak 2023an hildako bere amonari omenaldia egiteko idatzi zuen abestia; emakume ausarta eta borrokalaria, alegia.
Bideoklipak abestiaren denboraz kanpoko irudi hori jasotzen du. Alejandro Parillik zuzendu du eta El Tigre Estudios-eko Jon Agirrezabalak ekoitzi.
'Heriotzean' Azurzak urrian kaleratuko duen disko berriaren bigarren aurrerapen kanta da. Lehenengoa 'Hiri ilunen umeak' singlea izan zen, 2023 amaieran aurkeztu zuena, eta artista donostiarrak orain arte erabilitako estiloaren aldaketa txikia islatzen duena. Bikeoklip horretan, kontenplaziozko begirada batetik, gau bateko eszena ezberdinak islatzen dira. Abestia, hizki eta melodia fresko eta alai batez interpretatutako une dibertigarri horietara bidaiatzeko gonbidapena da, non instrumentu elektronikoak diren protagonista nagusiak.
Sara Azurzaren azken bi singleek bide berri bat irekitzen dute, «estilo aldaketa» bat, urrian kaleratuko duen disko berrian lehorreratuko dena abeslariaren esanetan. Bere lehen diskoa, 'Hemen berriro' (Zart kolektiboa) izenekoa, 2023an kaleratu zuen, non 2017tik konposatutako bederatzi abesti biltzen dituen, gehienak euskaraz kantatatuak, baina baita ingelesez eta frantsesez ere bat. «Nire buruari gai naizela demostratzeko modu bat izan da», adierazi zuen orduan Azurzak. Bizitzako ziklo emozionalaz dihardu eta mota desberdinetako barne emozio eta sentimenduei zuzendutako lana izan da bere lehen albuma.