'Hemen berriro', Sara Azurzaren single berria

Donostiarrak album berria urtarrilaren 27an argitaratuko du eta aurkezpen kontzertua otsailaren 10ean izango da

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 13 de enero 2023, 15:37

Sara Azurza abeslari donostiarrak 'Hemen berriro' single kaleratu du, urtarrilaren 27an plazaratuko duen izen bereko diskoaren aurrerapena. Neosoul estiloa jorratzen du eta bakarkako proiektu bat bada ere, ez dator bakarrik; Igone Zarate (gitarra), Iker Lauroba (pianoa), Haritz Lauroba (bateria) eta Txikik (baxua) lagunduta dator abeslaria.

Publicidad

Azurzak azaldu duenez «kanturik ezberdinena eta dantzagarriena» da ostiral honetan aurkeztutakoa, poparen eta elektronikaren artean mugitzen baita.

Abestiaren bideoklipa Bárbara Fernandezek zuzendu du, aurrez Zea Mays eta Bulego taldeekin ere lan egindakoa dena. Irudietan bi pertsonen arteko maitasunaren lehen urrats lotsatiak eta fase honetan agertu ohi diren beldurrak islatzen ditu madrildarrak.

Horretaz gain, aurkezpen kontzerturako data ere jakinarazi du artistak. Otsailaren 10ean izango da Lugaritzeko Kultur Etxean.

Hazten doan artista

Abeslari donostiarra 17 urte zituela hasi zen oholtza gainean. Bere lehen urratsak Iker Laurobarekin egin zituen eta ondoren Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley abeslari eta taldeekin lan egin zuen, besteak beste. ETB1eko Kantuan izeneko programan parte hartu zuen, besteak beste.

2018an bere bakarkako lehen lana aurkeztu zuen: Theorein. Euskarazko eta ingelesezko bost abestik osatzen dute diskoa. Berak idatzitako abestiak dira (Erlojuez Gainez izan ezik) eta Iker Laurobak ekoitziak. Horiek pop generora hurbiltzen dira eta oso akustikoak eta lasaiak dira. Bi urte beranduago eta Bartzelona, Montreal eta Londres artean ibili ostean, 'London Weather' aurkeztu zuen, soul kutsu handiagoa zuen proposamena.

Horretaz gain, Azurza 2021eko Maketa Lehiaketako finalista izan zen Mirua, Silitia eta Udda taldeekin batera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad