'Pleura' eta 'Meliora', ostiralean Bonberenean

Ez da bi taldeak oholtzan lehen aldiz arituko diren gaua, izan ere iaz Oñatiko Antixena gaztetxean ere elkarrekin jo zuten

Jon Agirre

Donostia

Martes, 10 de enero 2023, 13:06

Ostiral honetan 'Pleura' eta 'Meliora' taldeek kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 20:00etatik aurrera Bonberenean. Ez da bi taldeak oholtzan lehen aldiz arituko diren gaua, izan ere iaz Oñatiko Antixena gaztetxean ere elkarrekin jo zuten. Oñatin ohikoak ziren eta pandemiak eten zituen ostiral musika gauen baitan izan zen.

Publicidad

Pleura 2018an sortu zen, baina aurrez taldekide bakoitzak bere ibilbidea izan zuen. Elkartu zirenean estilo nahasketa eginda azkenean rockean geratu zen talde nafarra. Debuta 'Bakarrilketa' (bakarrizketa eta hilketa arteko hitz-jolasa, taldekideek azaldu bezala) diskoarekin egin zuen, nahiz eta euren asmoa aurrez egitea zen. 2020ko martxo-apirilerako aurkeztu nahi bazuten ere, Covid-19aren pandemiak azarora atzeratzera behartu zituen.

Lan honi esker Washington D.C.-ko 'Takoma-radio rock' irrati lokalak urteko rock alternatiboko disko onenera nominatu zuen eta garaikurra erdietsi zuen. Horretaz gain Alemanian, Belgikan edo Hego Amerikako irratietan entzun da 'Bakarrilketa'.

Bestetik, Melaiorak 2018an abiatu zuen bere ibilbidea. Zizurkilgo taldeak Hard Rock eta Heavy Metal estiloetan kokatzen du bere burua eta egungo kideak Iñaki Mujika, ahotsa eta gitarra; Markel Galarraga, gitarra; Jokin Iraola, baxua; eta Iván Ropero, bateria dira.

Ordutik zenbait single kaleratu dituzte, besteak beste 'Pello errotaria' edo 'For The Kingdoms Blood' eta pausu bat gehiago eman zuten iaz, 2022ko azaroaren 25ean 'Aethereus' estreinako diskoa aurkeztuta. Mutrikuko AME estudioetan grabatu zuten Axular Arizmendiren eskutik eta masteringa Parisen egin zen Basalte studion. Abenduaren 2an eskegi zen plataforma digitaletan eta pasa den Durangoko Azokan ere izan ziren.

Publicidad

Horretaz gain, datorren urtarrilaren 28an Legazpiko Gaztetxean izango da Zizurkilgo taldea kaleratutako lehen lana, 'Aethereus' diskoa, eskainiz. Haiekin izango dira oholtzan 'Anker', 'El 5.Contenedor' eta 'Basati'.

'Aethereus' (2022)

1. Corvus

2. Ardi Beltza

3. Feel The Heat

4. Galdutako Hura

5. Eutsi!

6. You

7. Insidiae

8. For The Kingdoms Blood

9. Pello Errotaria

Horretaz gain, datorren urtarrilaren 28an Legazpiko Gaztetxean izango da Zizurkilgo taldea kaleratutako lehen lana, 'Aethereus' diskoa, eskainiz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad