Pettik irekiko du Barakaldoko Antzokiaren denboraldi musikala
Berako musikaria Etxeko Uzta bandarekin, Et Incarnatus orkestrako hari laukotearekin eta Juantxo Zeberiorekin batera izango da oholtzan
J. AGIRRE
Miércoles, 11 de enero 2023, 14:07
Larunbat honetan, urtarrilak 14, Pettik Barakaldoko Antzokiaren denboraldi musikala estreinatuko du Etxeko Uzta bandarekin (Joseba Irazoki, Igor eta Iñigo Telletxea), Et Incarnatus orkestrako hari laukotearekin eta Juantxo Zeberiorekin batera. Oholtza gainean izango da argitaratutako azken lana, 'Manipulazio Estrategiak' (*Zart Kolektiboa) izeneko diskoa, aurkezteko. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerak antzokiaren webgunean daude eskura.
Publicidad
Pandemia aurretik aurkeztu zuen Pettik 'Manipulazio Estrategiak' lana, baina Covid-19aren eztandak jendaurreko aurkezpenak atzeratzera behartu zuen. Data hartatik Harkatz Canok Noam Chomskyren testuetan oinarrituta idatzi dituen letrek ez dute gaurkotasun izpirik galdu eta arretaz entzutekoak dira. Diskoaren izenburua bera ere ez da ausaz aukeratua. Aitzitik, zehatz-mehatz islatzen du kanten edukia, Chomskyk identifikatutako komunikabide handien manipulazio estrategiak aletzen baitituzte. Oraingoan, urtarrilaren 14an, Barakaldoko Antzokira gerturatzen direnek gozatu ahal izango dute Berako artistaren eta Etxeko Uzta bandaren eta Et Incarnatus orkestraren musikarekin.
'Manipulazio Estrategiak'
-
Petti: Ahotsa eta gitarra
-
Etxeko Uzta: Joseba Irazoki (gitarra), Igor Telletxea (bateria), Iñigo Telletxea (baxua).
-
Et Incarnatus: Hari-laukotea.
-
Teklatuak: Juantxo Zeberio.
'Manipulazio Estrategiak' lana aurkeztu aurretik bakarkako beste zazpi disko kaleratu ditu Pettik (Bera, 1973), baita kolaborazio egin ere. Lehena 1999an heldu zen, 'Amets bat' eta jarraian etorri ziren 'Arrazoiak' (2001), 'Etxeko uzta' (2002), 'On' (2007), 'Awañak' (2008), 'Barrence Withfield eta Petti & the Bloodyhotsa' (2010), 'Xabi ta Petti' (2011), 'Astirtitan' (2014) eta 'Hotzikarak' (2016).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión