Borrar
Olatz Zugasti erosi berri duen harparekin entseguan. Arizmendi

Olatz Zugastik bere azken diskoa aurkeztuko du ostegunean Andoainen

Otieta parkean kontzertua eskainiko du 19:30ean «erronka kutsua» izango duen emanaldi batetan

Itziar Altuna

Donostia

Asteazkena, 12 uztaila 2023, 18:30

Comenta

Andoaingo Otieta parkean, natura giroa lagun, Olatz Zugastik bere azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu ostegunean. «Erronka kutsu bat badu niretzat kontzertu honek, izan ere ez nago ohituta aire librean abesten eta jendea aurrez aurre ikusten», aitortzen du Orion bizi den kantari hernaniarrak. Kantu berriez gain, aurreko diskoetako beste abesti batzuk ere abestuko ditu.

Azken urteetan bidelagun izan dituen musikariekin eskainiko du emanaldia. Ander Ederra gitarrarekin, Amaiur Cajaraville baxuan, Ander Zulaika bateria eta perkusioarekin, Gratxina Lertxundi haizezko tresnak, teklatuak eta ahotsarekin eta Olatz bera harpa eta gitarrarekin. «Oso pozik nago beraiekin, bakoitzak bere ekarpenak egiten baititu». Kontzertua 19.30ean hasiko da, eta Andoaingo udalak autobus zerbitzu berezia eskainiko du Otieta parkera hurbiltzeko.

'Hitzño bat erran eta, banua berhala' diskoa, Olatz Zugastiren zazpigarren lanak, hamar kantu biltzen ditu «pertsonalak, oso barnetik ateratako ideiak baitira». Horietatik bi euskal kanta tradizionalak dira, eta beste bat «Irlandatik etorri den ideia da, nik euskarara egokitu dudana, 'Muga gabeko hondartzara'. Beste guztiak nik egindakoak dira». 'Oi, Amaiur' abestiaren bertsio berri bat ere jaso du diskoan. «2010ean argitaratu nuen Gau hotzenean ere hitzak diskoan 'Amaiur' izeneko kanta atera nuen. Gauza nostalgiko bat atera zitzaidan orduan baina orain buelta eman nahi izan diot letrari aktualitatera ekartzeko eta aldarrikatzeko gure erresuma, Nafarroako erresuma».

Berak sortutako abestiak estilo aldetik ez daudela «ezertara lotuta» dio Zugastik, eta horretatik «aske» sentitzen da konposatzen duenean. «Nere musika non kokatzen den besteek esan beharko dute, niri hori zaila egiten zait». Aske sentitu da ere diskoaren izenburua aukeratzerakoan, «probokazio puntu bat ere badu, badakit marketinaren aldetik agian ez dela egokia, baina hori nahi nuen, jendeak hartu eta esaldia ahoskatu eta kontziente izan dadila gure euskara aberats honetan zenbat altxor dauden».

Abeslari, harpista, konpositore… denen nahasketa bat bezala sentitzen da. «Ezertan ez naiz espezialista. Baina gure hizkuntzarekiko maitasun grinatsu bat ere badago nire kantagintzan. Horren adibide da azken lan honen izenburua».

Zuzeneko emanaldiak

Hogeita hamar urte baino gehiago igaro dira Olatz Zugastik bere bakarkako lehen lana argitaratu zuenetik. Ordutik tarteka bere sorkuntza landuz jarraitu du, Benito Lertxundiren diskoetan eta zuzenekoetan abeslari nahiz harpa jotzaile gisa parte hartzearekin batera. Diskoak egin ditu urte guzti hauetan baina zuzenekoetan Benitoren lanean zentratu zen hasieratik. «Bien ibilbidean dena emateko ez nengoela sentitu nuen, Horregatik erabaki nuen Benitorekin jarraitzea».

Baina 2015ean, lehenengo aldiz epealdi luze bat zuzenik eman gabe izan ondoren, berriro oholtza gainean jartzea erabaki zuen, «egin behar nuen zerbait zela pentsatu nuen». Gaurkoa disko berria aurkezteko lehenengo kontzertua izango da, eta hurrengo hilabeteetan Zarautzen (azaroak 10) , Gernikan (azaroak 18), Donostian (abenduak 28) eta Iruñean (otsailak 3) ere emanaldiak eskainiko ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olatz Zugastik bere azken diskoa aurkeztuko du ostegunean Andoainen

Olatz Zugastik bere azken diskoa aurkeztuko du ostegunean Andoainen